Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Imanol Montoya Ekonomian lizentziatu zen Gasteizko Unibertsitatean, eta ondoren Estatistika master bat egin zuen Londonen. Doktoretza tesia Eusko Jaurlaritzaren osasun sailaren laguntzarekin egin du: “Ezberdintasun sozioekonomikoen garapena heriotzean, EAEko zonalde txikietan”.

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)Lan honen arabera, 1996-2001 urteak bitarte 5278 heriotza jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoan ezberdintasun sozialen ondorioz, eta 2002-2007 artean 4475. Datuak larriagoak dira gizonezkoen artean, kolektibo honen heriotzen %10a baita kasik; dena den, krisiak emakume aurpegia dauka, zeren eta datuak, egilearen arabera, ezin dute errealitatea islatu. Neurketa asko soldatapeko langileen edota zerrendatutako langabetuen artean egin dira, eta hor ez dira 0. sektoreko langile asko sartzen.

1645 zonalde ikertu ditu adituak. Gune zigortuena Ezkerraldea da, baina 22 herri edota auzo baino gehiago omen daude muturreko egoeran. Zirrosi eta arnasketa traktuaren kantzer kasu gehienak bizilekuarekin zerikusia daukaten arrazoiengatik izan ohi dira.

Kontua da datuak eta hauen gainean egin daitekeen irakurketa 2007 artekoak direla, eta orduan hasi zela krisi ekonomikoaren aro gordinena. Zenbat jende hil ote da azkeneko zortzi urteetan? Zenbat milaka? Hori EAEn, eta Nafarroan zer, eta Ipar Euskal Herrian?

Beti ari gara kapitalismoaz, klase borrokaz edota ezberdintasun sozialez hitz egiten. Baina etxean pairatzen dugunari neurria eta zifrak jartzean sabelak buelta eman dit, eta ordenagailu mahaieko aulkian eserita bertigoa sentitu dut.

Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)

Krisia
EHU, Ekonomia, heriotza, imanol montoya, krisia, sozioekonomia, soziologia

10 pentsamendu “Krisia, 2007 arte bi euskal herritar hiltzen egunero (eta orain?)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude