Kopenhageko goi bileraren ertzak
Juanjo Lopez de Uralderen kasua
Greenpeaceko arduradunaren kasua da salagarriena agian. Atxilotu eta preso hartu dute eta gaurkoa 20. eguna du preso. Azken berriek argitzen dutenez, preso “arruntekin” jarri dute eta tratua “umiliagarria” da. Bere emazte eta anaiak bisitatu zuten presondegian, eta hemen irakur daiteke gertaturikoaren kronika.
Gogoratu behar da, Greenpeaceko buruzagiaz gain, beste ehunka lagun ere hartu dituztela preso Kopenhageko klimaren goi bileraren karietara antolaturiko protesta ekintzetan.
Greenpeacek dioenez, bihar pasako dira ziurrenik epailearen aurretik Uralde eta gainerako talde ekologistako kide presoak.
Kopenhageko goi bileraren ikuspuntu batzuk
Balantzea eskasa da zalantzarik gabe.
BBCko eztabaida foroetan gaiaz luze hitz egin da.
Daily Telegraphen jasotako artikuluan, 1200 limusina eta 140 hegazkin pribatu erabili zirela kritikatu zen.
Reflexiones urbanas blogean han gertaturikoaren balantzea egiten da.
Kalean gertatu zena
Kalean gertatu zenak ordea zer esana eman du. Irudietan ikus daitekeenez, erabaki gutxi izan ziren, baina ekintza ugari. Ez denak ingurumen eta osasunaren aldekoak.
Gaurko Diario Vasco egunkarian, Lopez de Uralderen hitzak jasotzen dira. Hemen irakur ditzakezue: http://www.diariovasco.com/20100106/al-dia-sociedad/tratan-humillarnos-rompernos-20100106.html