Kopenhageko goi bileraren ertzak

Juanjo Lopez de Uralderen kasua

Greenpeaceko arduradunaren kasua da salagarriena agian. Atxilotu eta preso hartu dute eta gaurkoa 20. eguna du preso. Azken berriek argitzen dutenez, preso “arruntekin” jarri dute eta tratua “umiliagarria” da. Bere emazte eta anaiak bisitatu zuten presondegian, eta hemen irakur daiteke gertaturikoaren kronika.

Gogoratu behar da, Greenpeaceko buruzagiaz gain, beste ehunka lagun ere hartu dituztela preso Kopenhageko klimaren goi bileraren karietara antolaturiko protesta ekintzetan.

Greenpeacek dioenez, bihar pasako dira ziurrenik epailearen aurretik Uralde eta gainerako talde ekologistako kide presoak.

Kopenhageko goi bileraren ikuspuntu batzuk

Balantzea eskasa da zalantzarik gabe.

BBCko eztabaida foroetan gaiaz luze hitz egin da.

Daily Telegraphen jasotako artikuluan, 1200 limusina  eta 140 hegazkin pribatu erabili zirela kritikatu zen.

Reflexiones urbanas blogean han gertaturikoaren balantzea egiten da.

Kalean gertatu zena

Kalean gertatu zenak ordea zer esana eman du. Irudietan ikus daitekeenez, erabaki gutxi izan ziren, baina ekintza ugari. Ez denak ingurumen eta osasunaren aldekoak.

Kopenhageko goi bilerako irudiak

Irudia | Kopenhageko goi bilerako irudiak | Agentziak | LGPL
ingurumena, Klima, Kopenhage goi bilera
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Kopenhageko goi bileraren ertzak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude