Txio Onena (urteko 20. astea)
Txio Onena (urteko 20. astea)
Urtea bost hilabete betetzear dela, zazpi txioko sorta batez laburtu dugu hogeigarren astea.
Asteon, isiltasunak artegatu egin gaitu; eta ilaran luze eginda parkeko banku batean eseri gara. Liburuek eternitatera eraman gaituzte, eta Zegama-Aizkorri lasterketak tontorrera. Futbola eta independentzia ere hartu ditugu ahotan.
Eta pasa den asteko sortak, txapeldunetan txapeldun bat ekarri digu, @martin_kitto.
.m,vv,v
Zein begitantzen zaizu Asteko Txiorik Onena?
3 minuta haurrak entzun gabe…
Normal
Animaleko zozokeria bat egiten ari ziren.— Bea Salaberri (@beatxo) May 17, 2016
M15ak estatua demokratizatzearen esperantza piztu zuen independentismoak hipotesi horren ezintasuna onartu zuen momentu berean. #talka
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) May 17, 2016
Ez da Venezuela, Gasteiz baizik, 07:45etan. Ilarak nortasun txartela & pasaportea egiteko. Lehena 04:30ean etorrita pic.twitter.com/zty9LFcuV6
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) May 19, 2016
Txantrean oso ongi bizi gara. pic.twitter.com/Xp34QZUfut
— P.Huarte Larraburu (@zaldieroa) May 19, 2016
Hauek denak irakurrita ere, zenbat geratuko dira irakurtzeko? #l'inmensité pic.twitter.com/iS91pYYtvZ
— Hasier Etxeberria (@hasier) May 19, 2016
Horixe Espainia: homosexuala den arbitroa ez du inork babestu, jipoitu emakumearen kontra abestu dute, baina ikurrak debekatzen dituzte #Ole
— Pilon (@pmendibil) May 19, 2016
Lurrikara Aizkorrin @ZegamaAizkorri pic.twitter.com/dFZcXxFSmG
— Otxabi (@otxabi) May 22, 2016
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
– Berriro gauza bera! Atzo La Sextan esan zuten euskaldunok ez dugula txortan egiten. Ikusi zenuen?
+ Ez. Txortan ari nintzen.#gugurera— Martin Kitto (@martin_kitto) May 10, 2016