Ezin pobrezia bukatu
Ezin pobreziarekin bukatu
Ezin dugu pobrezia akabatu honen sorburuak alde batera uzten baditugu.
Afrika 1960. urtean elikagai esportatzailea izatetik bere zerealen herena inportatzera igaro da. Badakigu pobretutako herrialdea baliabideak harpilatu dioten eta kanpo zorra ordaintzera kondenatutako herrialdea dela; bidegabea eta inmorala den zorra, herrialde horiek menderatzeko balio duena.
Ezin diogu ezikusia egin enpresa transnazionalen jarduerari. Hegoaldeko herrialdeetan ezartzen dira, bertako baliabideak harpilatzeko.
Ezin dugu ahaztu sistema bidegabe batean bizi garela, ardatz nagusi dirua duena pertsonen benetako beharren gainetik.
Ezin dugu ezkutatu hegoaldeko herriek ordaintzen duten zorraren laurdenarekin gizaki guztientzako oinarrizko hezkuntza berma genezakeela.
Ezin dugu garrantzirik gabekotzat jo kapitalismoak milioika pertsona gosez akabatzen eta pobretzen dituela; zer eta biztanleen zati txiki bat oparotasunean bizi dadin.
Ezin dugu bazter utzi kapitalismoa emakumeen zapalkuntzaz eta hegoaldeko herrien pobretzeaz elikatzen dela.