Orthokeratologia

Orthokeratologia

Ederra izenburua, ezta? Neroni ere zur eta lur geratu naiz hitzaren berri izan dudanean, eta sarean aritu naiz bere esanahiaren bila. Hurrengo lerroak astigmatiko eta miopeentzat bereziki interesgarriak izango direla aurreratzen dizuet.

OrthokeratologiaOrthokeratologia bidez miopia daukatenek egun osoan zehar primeran ikusi dezakete betaurreko eta lentilla gabe, eta ez dauka zerikusirik bista operazio batekin. Praktika honen bitartez, gure bista zuzendu dezakegu lotan gauden bitartean, lente batzuk ipiniz. Lentea hauek kornean eragina daukate, eta begiak zabaldu eta kendutakoan primeran ikusten da; efektuak egun osoa irauten du, eta gauen prozesua errepikatu behar da.

Topatu ditudan ikerketen arabera, iraupen efektua 16,6 ordu ingurukoa izan ohi da, batazbeste, eta 6 diotriako miopia edo 2 diotriako astigmatismotik gora daukaten lagunentzat gomendatzen da bereziki. Eguna betaurreko edota lentillak sotzen dituzten buruhausteaz pasatzeko aukerra ematen du praktika honek.

Ez neukan lan lerro honen berririk gaurdaino, eta gehiago informatu beharko naiz. Dena den, dirua daukadan egunean, oso garbi daukat operatu egingo naizela. Utikan betaurrekoak, utikan lentillak, utikan higiene likidoa, utikan ordezko betaurrekoak, utikan betaurrekoen zorroa, utikan ordezko lentillak, utikan lentillen zorroa (eta ordezko lentillen zorroa ere)! Asperdura galanta miopearena, sekulako liberazioa litzateke niretzat goizean begiak zabaldu eta parean daukadana garbi ikustea.

Operaziorako dirua bildu bitartean, nire herriko optikoari galdetu behar diot orthokeratologia honen inguruan…

Orthokeratologia