GuraSOS, erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso taldea

GuraSOS, erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso taldea sortu da

GuraSOS taldea sortu da. Gipuzkoako guraso hainbatek gure kezka agertu dugu Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure seme-alaben osasunean izango duen eraginagatik.

guraSOS-logotipoa(1)Interes politiko edo ekonomikoak albo batera utziz, ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da GuraSOS, eta gure seme-alaben osasuna babestea dugu helburu. Gaur egun osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio eta babes printzipioetan oinarrituz, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu. GuraSOS-en asmoa informazioa jaso eta zabaltzea eta aurkeztu dugun manifestuaren aldeko sinadurak biltzea da Gipuzkoako Foru Aldundira eramateko.

.

Ekimenaren informazio guztia eta atxikimenduak emateko: www.gurasos.org

GuraSOS,  erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso taldea sortu daGuraSOS,  erraustegiaren eraginaren kezkak batzen duen guraso taldea sortu da

Zein gara?

Zuek bezalako guraso, aiton-amon eta osaba-izeba gara, kezkatuta gaudenak Zubietan egitekoa diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki umeengan, izango duen eraginengatik.

Guk ez dugu interes politiko edo ekonomikorik, bakar-bakarrik gure seme-alabak babestu nahi ditugu: ez dugu beren osasuna arriskuan jartzerik onartzen. Horregatik, arazoari emango zaion irtenbideak, gaur egun gipuzkoarron eta bereziki gure seme-alaben osasunerako berme nahikorik ematen ez duenez, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu.

Beraz, GuraSOS ideologia eta mundu ezberdinetako kideen elkarlanetik sortu da, eta etorkizunean kide guztion elkargune izan nahi du. Elkartzen gaituena, gure txiki eta gaztetxoen osasuna babestea, ezberdintasun guztien gainetik baitago.

.

Zerk kezkatzen gaitu?

Gure kezken abiapuntua errealitate ukaezin batean kokatzen da, hau da: inork ez dugula erraustegirik nahi gure herrian. Zergatik ote?

Gure kezkak oinarria eta funtsa du, OSASUNA arriskuan dagoenaren aitortza inplizitu bat badagoela. Zergatik diogu hau, bi arrazoirengatik nagusiki:

1) Berriki ezagutu dugun Gipuzkoako agintariek Biodonostirekin batera hitzartu duten azterlan epidemiologikoa. Azterketa honen beharrak berak frogatzen du ARRISKU baten aurrean gaudela, eta gizakien osasunengan izango duen eragina norainokoa izan daitekeen esperimentatzeko gu eta gure haurrak erabiltzeko asmoa dute.

2) Eusko Jaurlaritzak 30 km-ko diametrodun “eragin-eremu” bat onartzen du. Hala adierazten da erraustegiak ingurumenean duen eraginari buruzko adierazpenean jasotzen den kutsaduraren sakabanatze-atmosferikoaren azterketan. Eta “eragin-eremu” honetan 200 hezkuntza-zentro daude, besteak beste, zuen askoren umeena. Donostiako ospitale gunea eta Onkologikoa ere “eragin-eremu” honen barnean aurkitzen da.

Bestalde, OEIT (Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea)-ko medikuek aurkeztutako ebidentzia zientifikoek beldurtzen gaituzte: azaldu dituzten datu eta ondorioek; erraustegia eta minbiziaren artean zer-nolako harremana dagoen dioenak, besteak beste. Medikuek argi diote: fetoak, haurrak eta gaztetxoak dira, gaixo eta edadetuekin batera, erraustegien efektuen eragin nabarmenenak jasaten dituztenak.

Kezkatzen gaitu isiltasunak, eta honelako azpiegiturak osasunean dituen eraginei buruz eztabaida gehiago ez egoteak.

Ekimenaren informazio guztia eta atxikimenduak emateko:

www.gurasos.org

guraSOS-logotipoa(1)