Kopenhage, zein urrun
Hendaiatik txango bat egiten ari nintzela, horra zein argazki egin nuen. Berehala gogoratu zitzaidan Kopenhageko batzarra, eta han esango dituzten alferkeria eta gezur guztiak. Baiki, demokratikoki eta askatasunean hautatzen ditugun agintariak dira gaur egun geure lurraren etsai porrokatuenak. Galde Hendaiako eta Hondarribiako biztanleei. Hementxe egin nahi dute euren hegazkinentzako plaza. Ez dira, ez, porlanaren azpian eurak itoko!
Irudia | Txingudi | Lander Garro | Creative Commons By SA
Ni larunbatean han izango naiz!
http://anpulubila.tximinia.net/?p=936