Kaiku egia esaten ari al da? (Inkesta)
Kaiku egia esaten ari al da? Inkesta
Azken egunetan ikusiko zenuten iragarkia telebistan: “harro nago hemengoa izateaz… hemengoa kontsumitu… km0… Kaiku, Euskal Herrian ekoiztu eta ontziratzen den esne bakarra.”
Ez da edonolako baieztapena. Azken hilabeteetan astean behin iritzi artikulu bat idaztea egokitu zait, eta irakurri nauzuenok nabarituko zenuten bizpahiru aldiz mintzatu naizela elikadura burujabetzaren inguruan. Garrantzi estrategikoa daukan gaia da. Beraz, Kaikuren iragarkiak lortu du bere lehen helburua, nire arreta bereganatzea. Hori gutxi balitz, Hesianeko Zuriñe jartzen badute iragarkian, ostia, gelditu makinak! Ezker abertzaleko pentsamoldea daukan talde bateko abeslaria Kaiku erosteko esaten ari zait! 100 litro, mesedez! Ez, behi bat zuzenean!
Baina zeruko esne bideaz gaindi lurrekoari begiratuz gero, oroituko zarete Kaiku eta Euskal Herria Esnearen artean egon zen kalapita. Kaikuk salaketa bat jarri zuen, zer eta EHE euskara hutsean mintzatzeagatik, ederra paradoxa. Badirudi bi etxe hauen helburua kontsumitzaile abertzaleak bereganatzea dela, eta ondorioz, beren komunikazioa horretan oinarritzen dabiltzala.
Mesfidati xamarra naizenez Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrira joan nintzen Aitor Aranburu adiskidearengana, ea zalantzak argitzen zizkidan. Aitor Gipuzkoan esne ekologikoa ekoizten duten hiru baserritarretako bat da, eta etzi argitaratuko dugun elkarrizketan izenburuko galderari erantzungo dio. Hortik abiatuta, esne sektoreak bizi duen egoeraren kokapena jasotzeko aukera izango dugu bere eskutik.
Baina etziko elkarrizketa iritsi aurretik, termometroa martxan jarri nahi nuke. Zer iruditu zaizue Kaikuren iragarkia? Egia al da Euskal Herrian ekoiztu eta ontziratzen den esne bakarra dela?
Kaiku egia esaten ari al da? Inkesta
Hau irakurtzea gomendatzen dut:
http://www.euskalherriaesnea.com/prentsaurrekoa.pdf
Euskal Herria esneari buruzkoa jakin nuen une beretik amaitu zen niretzat Kaiku. Hortik aurrera, beti Euskal Herria. Nahiago nuke izen ez hain folkloriko bat baina….
Harrigarria da euskaldunok nola ikusten dugun geure burua. Bi enpresa hauek beraz, kontsumitzaile “abertzalea” bereganatzeko lehiaketan daude.
Liburu bat, ingelesez idatzi izan dena, españolera itzultzen bada inork ez du esaten español abertzaleak bereganatzeko egiten denik. Kontsumitzaile españolak bereganatu nahi ditu, ez ideologia batekoak zein bestekoak. Argi geratzen da batzuen begietan euskalduna izatea ideologia batekoa izatea dela. Zenbat kalte ekarri dio pentsamolde honek euskarari? Euskaldunok hemen geunden eta hemen jarraitzen dugu. Euskara egunero bizi dugu eta euskaraz egiten dugu lan.
Ez da ideologia kontua beraz. Euskaldunok ez gara existitzen ez den zerbait sortu nahi dugun kulto, erligio edo mugimendu bat. Ez gaude Kristoren itzulera predikatzen. Hemen gaude eta utzi behar dugu etorriko denari begira gastatzen gure burmuinerko RAMaren %100a. Ni independentista, abertzalea eta euskaltzalea naiz, baina ez zait ahazten nik nahi dudana momentuz behintzat, hemen eta orain BADAUKADALA.
Euskara erabiltzen dugun asko oso abertzaleak garela? Bai, errepresiopean hizkuntza biziberritu dugulako. Baina kontzeptuak nahastu gabe. Euskalduna euskalduna da eta abertzalea beste gauza bat da. Bi hauek nahastea hizkuntza politika desastroso bat ekarri digu.
Beraz bi enpresa hauek kontsumitzaile euskalduna bereganatu nahi dute, ez kontsumitzaile abertzalea.
Nik esango nuke kontsumitzaile baskoa bereganatu nahi duela, izan euskaldun edo ez.
Espero nuen batenbat letxe txarrean jartzea, baina ez horregatik.
Kontsumitzaile abertzalea bereganatu nahian dabiltza, argi eta garbi. Bestela arrazoitu zergatik aukeratu duen enpresa pribatu batek “Zazpiak Bat” armarria logotipo bezala. Bestalde, “Euskal Herrian jaso eta ontziratua” azpimarratzean, marko bat ezartzen ari dira; guk elikadura burujabetza, nazio eraikuntza edota bestelako borrokentzako ezartzen dugun marko bera, Euskal Herria, gure herria, gure txokoa munduan. Primeran iruditzen zait, espainiar eta frantziar enpresek berdina egiten dute (gehienetan hitz politak bakarrik izan arren).
Ez dakit non irakurriko zenuen euskara erabiltzeagatik ideologia zehatzen batean nabilela jendea sailkatzen, baina ez da horrela inondik inora; beraz, edo gaizki ulertu didazu, edo gaizki espresatu naiz.
Ez zegoen mala letxean, agian hala dirudi…
Hemendik hartu dut: ” Kaikuk salaketa bat jarri zuen, zer eta EHE euskara hutsean mintzatzeagatik, ederra paradoxa. Badirudi bi etxe hauen helburua kontsumitzaile abertzaleak bereganatzea dela, eta ondorioz, beren komunikazioa horretan oinarritzen dabiltzala.”
Armarriarena eta abar aipatzen ez duzunez lehiaketa euskararen alorrean dagoela ulertzen da.
Dena dela ez nuen konkretuki testu honen “abertzale” hitzeren erabileran sakondu nahi, testuan irakurri dudanez bide batez aipatu nahi nuen gehiegi egiten den euskaldun/abertzale lotura desegokia.
Español eta frantsesentzat euskalduna den guztia abertzale izan behar du. Eta abertzale askorentzat abertzale izate hutsak euskaldun egiten omen ditu. Hori sobera argi ikusten da azken mendean bi korronte abertzale nagusiek euskarari eman dioten erabileran… Eta korronte politiko baten eta nazio baten artean ezin bereizte honek boluntarismo kezkagarri bat ekarri du. Euskal Herriko edozein hiritan periferiatik alde zaharrera zoazela, edozeini galdetu ea españar/frantses edo euskaldun diren. Askok soilik euskaldun direla soilik erantzungo dizute (gehiagok alde zaharrera hurbiltzen zoazen heinean), agian heren bat. Baina zenbat entzungo dituzu euskaraz?
Off-topic zalea naiz. Baina euskaldunon egoera distopiko honek ez du laguntzen. Eta hemen amaituko dut.
Gaiera itzulita, niri bost esnea nongoa den. Kutsadura aldetik urrunegitik ez datorren eta etiketazioa euskaraz dagoen bitartean ondo.
Konforme Jonan, baduzu arrazoi puska bat, beharba ez naiz adierazi nahi nuena idazteko gai izan testuan. Planteatzen duzun ideiaren inguruan asko eztabaidatu da, eta eztabaidatuko da hemendik aitzin; nere aldetik, idatzian planteatzen den ideiara itzuli nahi nuke. Esnearen ekoizpena ekologikoa eta euskaraz etiketatua izateaz gaindi, hemen egiten bada eta ekoizpenaren zirkulua Euskal Herrian itxi, onura asko lituzke gure jendartearentzat, ekonomian edota kulturan. Hutsik geratu diren baserri asko biziberritzen lagundu dezake ekonomia eredu jasangarri batean planteatuz gero, eta honek, gauzak ondo eginez gero, ondorio positibo asko izan ditzake ingurugiro batean. Tartean, hizkuntzarentzat.
Galdetu ea Karrantza aldean ekoizten den BIZKAIA esnea zergatik ezin den Euskal Herrian bertan ontziratu eta nork eragozten duen horrela egitea?
Igeldoko esnea, Behieko ( sekulako yogurrak ere egiten dituzte eta gainera kristalezko ontziak itzultzen badituzu bererabiltzen dituzte eta kaskoagatik dirua bueltan ematen dizute)eta zenbait herri eta hiritan dauden kaleeko makinetakoak (Matia kalea, Easo plaza…) EHkoak dira.
Euskal Herrian ekoitzitako esnea, eta Km0 dena, ez da Kaiku ezta Euskal Herria esnea ere. Gure herrian edo inguruan dauden baserritarrei erosi dakiokeguna (bertara joanda edo makinetatik erosita), horixe da bene-benetan bertakoa, euskalduna eta euskal herritarra.
Harira. Kontsumo militantea? Hizkuntza? Ideologia?. Kakazarra.
Egia da Kaiku hegoeuskalherriko esne biltzaile nagusia eta industria bakarra dela.
Eta egia dena da ere berak biltzen duen esne ia guztia Merkadonaren marka zurian egiten duela. KAIKU korporation edo dena delakoa (KAIKU marka barne) suitzar multinazional batisaldua izan zen. Beraz hemen jaso eta ontziratzen den esne bakarra, baserritik zuzenean erosia da.
Bestalde, KAIKU ri ematen zaion Hegoaldeko esne gehiena ez da baserrietan ekoizten, horretarako espreski sortu diren industrietan baizik.
Zaindu dezagun baserria.
Jarraituko du honek…..
Ez dot uste kontsumitzaile abertzaleetara iñor mugatu nahiko lukenik, baizik eta, produktu batzutan, bertokotasuna asko baloratzen dala. Eta eskerrak behintzat honetan, abertzaletasuna, bertokotasuna eta sostenigarritasunean lehiatzen dala norbait…
Kaikuren bertakotasuna oso zalantzagarria da. Kaiku enpresaren trasformazio kapazitatea, eguneko miloi bat litro baina handiagoa da. gaur egun hegoeuskalherrian, ekoizpena ez da miloi erdira iristen. Beraz,esan dezakegu Euskal Herriko esne inportatzaile handiena Kaiku bera dela. Bestalde, Kaikuk hegoaldean biltzen duen ia esne guztia, Merkadona ren marka zuria egiteko erabiltzen da azken honek esklusibitatea eskatzen baitu. Eta Merkadonak Produktu nazionalak bakarrik nahi dituenez, Ipar Euskal Herria ez du aintzat hartzen. Ahaztu gabe, KAIKU marka bera, multinazional suitzarrari saldu zitzaiola.
Horrela baldin bada, publizitate hori faltsua da, beste barik, delitua.
Tira, publizitate faltsua eta delitua dela urrun xamar joatea da, ez?
Goazen artikuluaren eta eztabaidaren funtsera. Eta komeni da gauzak bere testuinguruan baloratzea: publizitateaz ari gara.
“Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den esne bakarra”. Egia al da?
“Euskal Herrian jaso”
Kaikuk Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan jasotzen du esnea. Iparraldean jasotzen ez duelako ezin da “Euskal Herria” esan? Hitz hori erabili ahal izateko Euskal Herria osatzen dute lurralde bakoitzean egotea beharrezkoa al da? Ezin da esan, adibidez, CAF trenak Euskal Herrian egiten direla konkretuki Beasainen egiten direlako eta ez dituztelako plantak Euskal Herriko probintzia bakoitzean? Ez ezta?
Beraz BAI, Euskal Herrian jasotzen da.
“eta ontziratzen”
Kaikuk Urnietan ontziratzen du esnea.
Beraz BAI, Euskal Herrian ontziratzen da.
“den bakarra”.
Tokian tokiko ustiapen txikiak kenduta (ez dakit nongo baserritan bakarrik ekoizten den eta soilik bertan -baserritarraren laguna bazara- eros daitekeen esnea; solik Donostiako hiru puntutan banatzen den esnea…) Kaiku da Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den brik esne bakarra.
Hemen ere erantzuna BAI.
Hor goiko erantzun batean ikusi dut etabadaezpada diot. Hemen egina eta ekologikoa izatea ez dira inondik inora sinonimoak. Ekologikoa izan dadin behien bazka, landaren neurriak, botikak, batzeko modua… Aztertu behar dira. Baita esnearen tratamendua…
Guztion interesekoa izango delakoan, jakin oraintxe bertan argitaratu ditugula galderaren erantzuna eta Aitor Aranburu esne ekologiko ekoizleari elkarrizketa.
https://zuzeu.eus/euskal-herria/esne-ekologikoa/
Demagogia egitea merkea eta erraza da. Nazkagarria ere bai.
Bizkaia esneari eta EHEri Euskal Herrian ontziratzea nok eragozten dien aipatzen duzue… Kaikuk bere fabriketan zergatik ontziratu beharko lieke bere lehiakideei? lor dezatela fabrika bat beraien kabuz. Zuek ez zenukete hori egingo ala? Ezetz dioenak, gezurra dio.
Gure herriko ekonomiaren eta lehen sektorearen sustapena lantzen eta bultzatzen dituztenen ekimenen alde egon beharrean, gure interesen alde egiten dutenak babestu beharrean, kontura ez datozen eztabaidetan sartzen gara.
Bakoitzak jakingo du, zeri ematen dion garrantzia.
Bai, nik nahiago det EUSKAL HERRIKO esnea ” bertakoa” edo “de Guipuzcoa” baino.
Kaiku zoaz espainiara saltzera beti bezela.
Kaiku
Kaikuk ehundaka langile ditu. Kooperatibako abeltzainak Kaiku elkartearen jabeak ere badira, eta horrek esnearengatik lortzen duten salneurria beste lekuetan ordaintzen denaren gainetik egotea bermatzen du. Hori zer da bertakoa, sosteniblea?
Esan ohi da aldentzen gaituen gauzei erreparatzen diegula hurbiltzen gaituenei baino gehiago ezta?…
Kanpainen inguruan, “bertakoa izateaz harro”, “km0″… Guzti horretan bertako produktuak, eta beraz bertako lanpostuak defendatzeko joera ikusten dut nik…
Batzen nauenarekin geratzen naiz, bertako abeltzainekin, bertako kaikuren langile eta familiekin, bertako esnearekin…
Oharra: kendu egin ditugu BAI zioten iruzkinak. Hori eta boza emateko tokia, albiste barneko inkesta da. Eskerrik asko.
Ba nik gure mendiak eta baserriak maite ditudanez, euskal herriko esnea nahi izaten det, baserriak babesteko.Horrela “Euskal herria” esnea atera zen, eta entzuna nuen euskal herritik kanpo “enbasatu” behar zutela hemen ez zietelako nahi. Aldiz Kaiku eta horrelako konpaniak, lurrarekiko loturarik gabe, izena soilik, eta “a la minima”, “espaniako selekzioarekin” argazkia ateratzen dutenak ez ditut gogoko. Orain, Kaikuk Euskal Herria esnearen bidea egokia dela ikusi du eta jarraitu nahi du.
GAUZA DA KAIKUK EHN ETA KANPOAN SALTZEN DUELA ETA EZ DUELAKO KONTSUMITZAILE TALDE BATEKIKO LEIALTASUNIK. “EUSKAL HERRIA” ESNEAK ALDIZ, IZENEAN DARAMA KONTSUMITZAILE HELBURUA, NEKEZ SALDUKO DU ETA ESPAINIAN.Ni asko ibiltzen naiz ESpainian lanagatik, eta jende askorekin det tratua, eta uste duzuena baino gehiago gorrotatzen dituzte EHko edo Kataluinako produktuak.
Mercadonak EROSKIri merkatua kentzeko herramienta ezagunena barneko ESpainian, Eroski euskalduna zela esatea izan da , izan ere leku askotan Errusiarra edo txekiarra zela uste zuten.Eta funtzionatu dio.
EGIA DA KAIKU EH EKOIZTU ETA ONTZIRATZEN DEN BAKARRA DELA “EUSKAL HERRIA ESNEA” EZ DELAKO HEMEN ONTZIRATZEN,( hemengo produktoreen erruz) .
ETA HALA ERE, NAHIAGO DET “EUSKAL HERRIA” ESNEA. Bertako nekazariak, bertakoentzat egindako esnea da, KAIKU k aldiz ez.
Eta iragarkia ez det ikusi baina harrituko ninduke KAIKUk, iragarkietan Espainian berberak ikusiko badira, “euskal herriko” bezelako terminoak erabiltzea.
“EUSKAL HERRIA” esnea hoberena, euskaldunena, eta euskadunentzako produktu lokala.
KAIKUk aspalditik nahi du “euskal herria” esnea suntsitu.
Kuriosoa, KAIKU bezelako enpresa guzti hauek “EUSKAL HERRIA” “EUSKALDUN” “VASCO” edo “euskadi” bezelako hitzak debekatuak edukitzea.
Beti “bertakoa” ” de aqui” “Guipuzcoano” “gipuzkoakoa” “Donostiarra” jarri behar dute, albistegietan bezela
“Bertakotasunaren aldarri honek badauzka mila zirrikitu. Kaikuk, euskaldunak izateaz harro bagaude bertako produktuak kontsumitzeko eskatzen digu, baina ez dute irizpide bera erabiltzen behiei jaten ematerako orduan, bistan dena, soja eta bestelakoak normalean itsasoz bestaldekoak baitira. Horretaz gain, kanpaina honen lema indartsuak badu beste koskaren bat. Kaikuk jasotzen du esnea Euskal Herrian, bai, baina kanpoan ere; beraz, marka honetako esnea edaten egonez gero, ez dago bermatuta esne hori hemengoa denik. Azkenik, ez genuke ahaztu behar, jabetzari dagokionez, bederen, Kaiku jada ez dela enpresa euskal herritar bat, kapitalaren gehiengo handia EMMI multinazional suitzarrarena delako (jaitsi “discover our brands” jartzen duen atalera eta bertan ikusiko duzue Kaiku). Euskal Herria Esneak prentsaurrekoan esandakoaren arabera, EMMI-k kapitalaren %66a dauka bere esku.”
JA JA JA!!!!!!!
KAIKU oain euskalduna ote? Enpresaren 100% ,60 a Suitzako multinazional batena.
IPARLAT, Mekadoranarekin bat, orain dela gutxi arazoak zituzten Mercadonak soloilik bere hornitzaile izatea nahi zuelako.
Kaikuren behiak itsasoz bestaldetik ekarritako bazkarekin hornituak.
KAIKU iada ez da euskal herriko enpresa, eta hala bada WOLKSWAGEN ere.
EUSKAL HERRIA, esnekoak aldiz, hemen ez zieten inork lagundu nahi, esnea enbasatzeko, kanpora joan behar izan ziren. Baina euskal baserritarrak Euskal Herriko esnerarekin, EH ko beiekin eta EH ko bazkarekin.
Nahiago mila aldiz EUSKAL HERRIA esnea, bertatakoa, kalitatezkoa eta bertako ebeltzainei lagunduaz.
Ausartak izan ziren izen hori jarrita euren esneari, eta badirudi ondo doakiela.
Euskal Herrian jaso eta ontziratzen den bakarra da? Mikelek argi utzi du baietz.
Hortik aurrera, esnea itsasoaren beste aldetik ekarritakoa eta hori guztia… pufff..ez da ba Euskal Herriko Esnekoen kanpaina izango hau guztia? Susmo hori hartuta nago, inork ez du lacturale aipatzen hemen
Haiek ere Euskal Herrian jasotzen dute eta EHkoek bezala kanpoan ontziratzen dute.
Kanpoan ontziratzen den esne hori beste lekuetatik joaten den esnearekin nahasten da ez? Beraz bueltatzen den esnea ez du zertan joan den berdina izan behar…
Ez dakit zergatik ari diren Kaiku deabru bihurtu nahian, nik lagun pare bat ditut Kaikun lanean eta ez dute isats gorririk atzean ez dira suitzarrak, eta oso jator eta zintzoak dira …
Kontua ez da inor “deabru bihurtzea”.Arazoa ez da Kaiku, Lakturale edo Euskal Herria Esnea izatea. Arazoa, esnea egiten den ikuiluetako ekoizpen eredua zein den, eta baserritarrak ze baldintzatan ari diren jakitea da…
JAJAJAJA. Atzo irakurri nuen artikulu hau eta ezezkoen bozak baiezkoak baino hamar aldiz gehiago ziren. Orain kuriositatez berbegiratu eta hara! Baiezkoak nagusi! Kaikuk bere menpekoak bidaltzen ari da bere izena “garbitzeko”? Tamalgarria.
Lagun batek honelaxe sintetizatu berri dit afera:
-Euskal Herriko esnea = Ezker Abertzalea
-Kaiku = PNV
-Lacturale = UPN
Ba ote dago berdinketa horietan egiatik zerbait?
Kaiku EAJren egitasmo estrategikoa izan da hasieratik eta kantauri aldeko Baserriaren gaitzik lazgarriena. Ekoizpena esku gutxitan metatu eta nekazarien %90 kalera edo erretirora bidali dituena, Europako antzeko beste herrialdeen ereduekin kontrajarriz eta Espainiako nekazaritza politikari men eginaz. Hori bai, alderdiko kargudunen ate birakarientzat toki egokia.
EAjren kudeaketa publikoaren adibide ezinhobea. Edo hobe, EAJren kudeaketa onaren mitoa hankaz botatzen duen adibide aparta. Besteok gatazka politiko-armatuan itxututa genbiltzanian sektorea likidatu eta LURRA (baliabide estrategikoa, edo zorua beraientzat) kontrolatzeko erraminta.
Goraipatu behar , oztopo eta traba politiko-administratibo-legal-sanitario..en gainetik hainbat baserritar esnezale joera guzti horri aurre eginaz beraien esnea hontziratu eta komertzializatzen dutenei modu autonomoan. Biba zuek!! (Jabier, Aitor, Marige,Gregorio,Fermin,…).
Gogoan orain urte batzutako publizitate kanpaña hura? NI KAIKU NAIZ!!
Hor behintzat asmatu dute, gu bai kaikuak azken hamarkadetan. Ea ohartu eta nekazaritza politika alternatiboa erakitzeko gauza geran. Ezkerrekoa, alegia, onura kolektiboa lekarkeena eta ez gutxi batzuen interesei bakarrik begiratzen diena.