Gernikako Lobak, ez ahaztu etorkizuna

Gernikako Lobak, ez ahaztu etorkizuna

Gaur gogoratzeko eguna dogu Gernikan…

Gernika 04 minutu ekimenean parte hartzeko deia egin dau Lobakek.

Gaur, martitzena, Astrako bunkerretik zabalduko da Yahia Koddo eta Ruba Hassan siriarrek piztuko daben sirena hotsa, erasoa hasi zaneko unean, “eta zauzen lekuen zauzela, lau minutuko geldiunie” egitea eskatzen dabe, 15.45etik 15.49ra.

.

… gogoratzeko ez ezik, etorkizunera begiratzeko eguna ere bada.

1937ko apirilaren 26an bonbardaketa sufritu ebenen ondorengoak dira Lobak, eta apirilaren 29an, datorren barikuan, Gernikan egingo dan manifestaziora batzeko deia ere egin dabe. “Gernika bonbardatu eta 79 urtera, mundua ez da gehiegi aldatu. Guk aldatu nahi dogu”.

.

#EzAhaztuEtorkizuna

Gernikako Lobak, ez ahaztu etorkizuna

Gernikako Lobak , ez ahaztu etorkizuna