“Aoiz, zona castellana” Nafarroako Gobernuarentzat?
“Aoiz, zona castellana” Nafarroako Gobernuarentzat?
Nafarroako seinalizazio turistikorako eskuliburuan badira zenbait “perla”. Hona hemen batzuk:
44. orrialdean dagoen irudia. Agoitz “zona castellana” omen (beheko aldean dio).
40. orrialdean esaten denez, “eremu ez-euskaldunean” kartelak erdara hutsean jarri behar dira.
36. orrialdean esaten denez, Nafarroara “eremu ez euskaldunetik” sartzean, honelakoak behar dute izan kartelek: “ongi etorri” hitzak gaztelaniaz baino txikiago, eta “Reyno de Navarra” gaztelania hutsean.
Berriki, Manu Aierdi kontseilaria pozik agertu zen Nafarroako seinalizazio turistikorako eskuliburuan aldaketaren bat egin zuelako Gobernu berriak (bideoa, 17. puntua, 02:16 ordutik aurrera), baina uste dut oraindik aldaketa franko egin behar dituela haren menpeko Turismo Zuzendaritzak.
“Aoiz, zona castellana” Nafarroako Gobernuarentzat?
Diskriminazioa mantentzen da? Hau da atzerapausoa.