70 gizon matxismoaren aurka

70 gizon matxismoaren aurka

70 gizon matxismoaren aurka

70 gizonek matxismoaren aurrean euren konpromisoa adierazteko, ‘Gizon berrien hitzak’ film laburra ekoitzi dute. Tartean daude, esaterako, Mikel Goñi, Kepa Junkera, José Luis Mendilibar edo Marino Lejarreta.

Ginekologo bat, bi abade, artisau bat, merkatari bat, funtzionarioak, ikasleak… Guztira Euskal Herrian bizi diren 70 gizonek hartu dute parte, adin, jatorri eta ogibide anitzetakoak. Deustu-San Inazioko Modulu Psikosozialen eta Piper Txuriak elkartearen eskutik abiatu dute ekimena; eta helburua, indarkeria sexistaren, matxismoaren eta menderakuntza maskulinoaren gainean sentsibilizatzea da.

Hiru hizkuntzatan plazaratu dute Iratxe Mediavillak zuzendutako lana: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

70 gizon horietatik asko aurpegi ezagunak dira euskal gizartean. Bakoitza arlo bati lotua, adibidez, kultura, musika, zinema edo kirola. Besteak beste, Asier Hormaza eta Diego Pérez aktoreak, Mikel Goñi pilotaria, Axi Muniain surflaria, Gaizka Toquero futbolaria, Kepa Junkera musikaria edota Andoni Aizpuru kazetaria. Denek berdintasunaren aldeko euren hitza ematen dute: emakumeen eskubideak errespetatuko dituztela, bidegabekeria sexisten kontra egingo dutela eta zaintzaren inguruko ardurak hartuko dituztela.

Jarrain, bideoa ikusgai:

12 pentsamendu “70 gizon matxismoaren aurka”-ri buruz

  • Joe, hirugarren minutura arte ikusi det. Mezua zalantzan jarri gabe, baina… ze aspergarria den etengabeko flagelazio hau.

  • Sinesgarriena Mikel Goñi, ezta…?

  • Esango nuke berdintasunaren aldeko mezua baino autogorrotozko diskurtso bat botatzen ari direla. Gizonak gizon jaiotzeagatik ez dugu “pekatu originalik”, batzuek horrela sinestarazi nahi izan arren (garai batean eliza bezala). Gogoratzen ez dudan leku batean irakurri nuen ondoko esaldi hau, oso adierazgarria iruditu zitzaidana.

    “Lehen dena pekatua, egun dena matxismoa.”

    • Gizona izateagatik barkamena? Kar kar.
      Ez mutil, barkamena kontzienteki emakumeen zapalkuntza hobesten dutenak beraien pribilegioak mantentzeko ta horren alde egiten dutenei sostengua emateagatik.
      Inor ez du barkamena eskatu behar jaiotzeagatik, egiten duenarengatik baizik.

  • Ni ere oso gizon sentitzen naiz, eta horregatik nago matxismoaren aurka, eta de facto, berdintasunaren alde. Ni ez nagoelako inoren gainetik, bere sexu, arraza edo ideologia dena delakoa izan. Eta horregatik uste dut inor ez dagoela nire gainetik, eta borrokatuko dut nire gainetik dagoenari ikustarazteko ez duela nigan botererik, izan erdaldun elebakar, edo izan kapitalista dirudun. Eta borrokatuko dut nire eskubide berak ez dituztenak nire pareko izan daitezen… Hori delako barrenetik irtetzen zaidana.

    • Uste dut oker zaudela. Hemen pribilegiaturik egon baldin badago, horiek emakumeak dira, beren babes partikularrerako legedia, boteregune publikoetan genero kuota eta abarrekin… Bitartean gizonezkoak munduko gaitz guztien iturburutzat jotzen gaituzte, eta askok amen egiten diete, esanez matriarkatua behar dugula gure onerako.

      Gizonezko gisa, ez dut onartzen ni pribilegiaduna naizela esatea. Lehen mundua deiturikoan sortu naiz , eta pribilegioa baino zortea izan dudalakoan nago horregatik. Baina ez nago prest bizi guztia autoflagelatzen ibiltzeko, eta gutxiago beren burua bigarren maila batean dagoela uste duten horiek (beren ezinak ezkutatzeko, sarritan) ni eskubide gehiagorekin jaio naizen gezurra sinetsarazi nahi didatenean.

  • Nahikoa degu! 2016-03-14 01:04

    Sentitzen dut baina ni jadanik feminismo modernoa bezala ezagutzen dugun XXI mendeko erlijio totalitario berri hau utzi egin dut. Azken aldian pertsonalki atera dudan irakaspena hau da, feminismo modernoaren arau eta dogma berriak geroz eta gehio jarraitu, geroz eta sexistagoa naiz, geroz eta gehiago bereizten ditut gizona eta emakumea. Nik beti berdintasunean sinetsi egin izan dut, onerako eta txarrerako. Hausnarketa politiko eta soziolojikoak beste egun baterako… Ez dakit nola dena kontrolatzen duen patriarkatu gaiztoak, gero teorian bere aurka dabilen erakunde, talde, dinamika, “borroka” feminista guztiak babestu, bultzatu eta diruz laguntzen dituen, adibidez eusko jaularitza, emakunde, espainar gobernua, europar batasuna, ONU dira babesleak.

    • Kuriositatez, ze irakaspena atera dezu ta nola?
      Berdintasuna eskatzen dute ez gehiago, beraz lehen berdintasunaren alde bazeunden, ez du zentsurik diozuna.
      Ta emakunde ta horrelakoei laguntzak ematearen aurkakoa izatea ez du erran nahi feminismoaren kontra egon behar zarenik.

      Euskararen alde egon zaitezke baina euskararen alde egindako neurriekin diskonforme.
      Baina ez duzu errango XXI mendeko euskararen kontra zaudenik ez?

      Zenbat aitzaki matxismoa zuritzeko, babesteko…

      • Nahikoa degu! 2016-03-14 22:51

        Ze irakaspen? Gaurko feminismoak irizpide batzuk ematen ditu gizonezkoei matxistak ez izateko edo mikro matxismoen inguruko hitzaldiak ematen dizkigu. Zer gertatzen da eguneroko bizitzan aplikatzera joaten zaranean? Konturatzen zara emakumeak modu desberdin eta pribilegiatuan tratatzen ari dituzula, etengabeko desberdintasunean. Eta gizarte mailan… Ona al da diskriminazio positiboa? Emakumeei gertatutako eskubide urraketa edo erasoak gizonezkoei gertatutakoak baino larriagoak eta okerragoak dira beti? Gizonezkoak kasu batzuetan emakumeak baino eskubide gutxiago dituztela esan daiteke? Galdera hauek planteatzeagatik baztertua eta jazartua izan zaitezke, hereje edo apostata baten moduan doktrina guztiari men ez egiteagatik. Kuriosoa da nola feminismoak batzuetan, matxismotik hartu dituen ideia, planteamendu eta bizio asko, nabariena orokortzeko jarrera. Lehen matxistek esaten zuten bezala, emakume guztiak okerrago gidatzen zutela eta holako bostehun kaka, orain gizon guztiak gaizkile, biolento eta bortxatzaile potentzialak dira, orokorrean, gizon izateagatik. Modu berean matxistak beti esan duten bezala gizona emakumea bainon hobea dela, ba orain feministek lotsarik gabe diote, emakumeak gauza guztiak hobe egiten dituztela eta beraiek botere guztia lortzean, ustezko matriarkatu paradisua lortuko dutela lurrean, zeren gaitz eta gerra guztiak gizonak sortuak dira. Erlijio honen beste kuriositate bat, zientzia eta arrazoia pikutara, orain filosofia, historia eta soziologiako edozein planteamendu txatxu edo txoroak doktrina bezala hartzen dira zuzenean , generoaren inguruan entzuten diren txorakeriak izugarriak dira. Eta erlijio on guztietan bezala deabru eta pelikulako gaizto bezala: Patriarkatu deituriko munstroa. Nola ez leku guztietan dago eta dena da bere errua, erlazio heterosexualak, ezkontzea, amodioa, familia deabruak sortuak dira. Bukatzen joateko erlijio honetan badira ere ayatola edo iman edo gidari espiritual gorenak, beraiek esandako guztia egiten ez baduzu badakizu zer zaren ezta?
        Bukatzeko eta behingoz artikuluari lotutako zerbaitekin, erlijioa askok penitentzia egitera bultzatzen dute gizakia beren izate, bekatu edo jarrerengatik, nik barkatuko didazu, baina ez dut egingo bideoko lagunek bezala penitentziarik gizona izate hutsarengatik.

  • Ni ere nahiko nazkatuta nago. Berdintasunaren alde saiatu izan naiz beti. Beti barrura begira. Ea zer egiten dudan gaizki. Egiten dudan gauzetatik zer ote den bestearen gainetik jartzea. Esparru guztietan. Baina gero eta nazkagarriagoa dago giroa. Beti gaude jopuntuan. Beti susmagarri. Ekintza berak neskek edo mutilek eginda ere, mutilarena beti izango da okerrago, matxista. Mugimendu feministan aspaldi hasi ziren esaten biktima soilean geratzen ari zirela etab. Bada, badirudi gustoa hartu diela askok eta askok egoera horri.
    Asko luzatuko nintzateke baina galdera bat botako nuke:
    Azken urteetan, dioten bezala, matxismoak gora egin badu… gizonen eskuetan hildakoen zenbatekoa ez bada murriztu etab… Zergati diote denbora guztian “zerbait ariko gara gaizki egiten” eta “oraindik asko dago egiteko”?
    Asko?
    Bide beretik?
    Paradogikoa badirudi ere, nire ustez, horrelako bideoek mesede eskasa egiten diote bilatu nahi den berdintasun horri. Hau ikusten duen mutil/gizonak, berari seinalatzen dion 1000. bideoa/kartela/euskarria ikusten du. Eta 1000. aldiz egiten du bere kulparen berrikusketa. 1000. aldiz kalera irten aurretik galdetu dio bere buruari ea bere “pribilegioak” erabili dituen. Ea abusatu duen. Epaile ikusezin horren aurrean, beste behin, egin du bere bekatuen aitortza. Bere errugabetasuna frogatu. Zertaz akusatua den jakin gabe ere.
    Lehenengo aldia da kolektibo oso bati erruduntasun printzipioa hain lotsagabeki ezartzen zaiona. Non errugabeak garela FROGATU behar dugun etengabe.
    Beti irakatsi izan digute ijitoekin, beltzekin, etorkinekin ez izateko aurreiritzirik… eta hara non orain gugan dena da aurreiritzia. Norbaitek imaginatzen du horrelako bideoa non ijitoei jartzen zaien esaten “ez dut lapurtuko”????
    Beno. Ba jakin ezazue honek guztiak asko haserretzen duela jendea (gizonak). Zeren eta “berdintasunaren aldeko” mugimendu honek bereganatzen dituen borandate oneko gizon saldo handiak frustrazio ikaragarria barneratzen du.
    Egindako eutoepaiketa hori eta gero kalera irten eta bere lagun neskekin topatzen da, bere neskalagunarekin topatzen da…. Eta behin eta berriz ikusten du nola GIZONENGATIK ESATEN DIREN GAUZA BERBERAK EGITEN DITUZTELA. Gizonekiko topiko txoroenak esan, neska-taldean mutilaren hitzak ezer ez baliotzea, hitzegiten ez uztea, ez entzutea, bere arropa epaitzea, gizonek gusturik ez dutela esatea, dantzan ez dakitela esatea, “bah, gizonak!” esatea, ridikulizatzea, kontrolatzea, txantaia emozionala erabiltzea, mutil-lagunaren sakelekoa begiratzea, seme-alaben zaintzan konfidantzarik ez ematea, haiek baztertzea…..!! Baina egon, hori dena ez al zen mikromatxismoa??? “Baina ez da berdina, gu (neskok) talde oprimitua gara”. Ziur??
    Eta zer dago beldurgarriagoa frustratu bat baino?? Zer gertatzen da reformatorioetako gazteekin, non beraiengatik ezer onik espero ez dugun sentsazioa barneratzen duten? Gaiztoa dela esaten zaion umearengatik ez espero ezer onik. Beraz, zer espero dugu egingo dutela beraiengatik ezer onik espero ez dugula esaten zaion mutil/gizonarengandik?? Asmatu duzu: ezer onik ez. Gero “hijo sano del patriarcado” dela esan eta kriminalizatu. Kitto.

    • Gudetan hildakoak, desplazatuak…. goruntz dihoazte, printzipioz jendea ez dago gudaren alde.
      Zure argumentua jarraituz, zerbait gaizki egin dugunez, guden kontra daudenei kontra egingo zenien? Guden alde lerratuko zinateke?
      Ta nortzuk dira gaizki egiten ari dutenak? Boterea ez dutenak gauzak aldatzeko edo boterean dauden matxistak ta hoiei bozka eman diotenak?
      Nortzuk dute erantzunkizun gehiago?
      Ta ez dezu pentsatu gaizki egiten ari diren hori zer dan?
      Izan like, gaizki egiten ari dugu zerbait giartea gero ta matxistagoa delako ta ezin dugulako aldatu.

      Baina erantzunkizun printzipala dagoena mantentzen dutenak izango zuten, ez hori aldatzeko gai ez direnak nahiz ta aldatu nahi izan.
      Arrazismoa igotzen ari da, arrazismoaren aurka egiten dutenak ekiditeko gai ez direnez, pentsatu dezakete zerbait gaizki egiten ari direla hori aldatzeko, ez nahi dutena gaizki dagoela.

      Ta hori zilegia, ondradua… izatea da, hau da boterea ez izanda, ia mediorik gabe, zerbait justuagoa lortzen saiatzen zara, ta lortze ez duenez zure buruari egiten diozu kritika.

      Bitartean, agintzen dutenak ta hauen sostengatzaileak, kritikarik ez, ta injustizia betikotzen.

      Ta nola beraientzako dena ondo egina dago…. Ez dute errurik ez erantzunkizunik. dena zure argumentuak jarraituz.

      Aurreiritzia gizona izateagatik? Nork ez du aurreiritzirik? Gizonak ez dugu neskenganako aurreiritzirik, ez gara perfektuak, ez gu ezta emakumeak ere.

      Batzutan jakinda zer egiten dugun ta beste batzutan jakin barik (horrela hezi gaituztelako adibidez) , emakumeenganako zapalkuntza betikotzen dugu.

      Hori ez du erran nahi, emakume batzuk legeak erabiltzen ez dituztenik mesedezten dituzten gauzak izateko, ta gaizki dago, ez direlako perfektuak, baina emakume hori ez du zertan pentsatu behar gizona ez duela merezi, gaizto jokatzen du mesedeztua izateko.
      Ta pentsatzen badu gizona gutxiagoa dela, ez da feminista, feminismoa ez bait da hori.

      Datotxo bat, duela gutxi inkesta bat egin zioten gizon batzuei.
      Galdera hau zioen.

      Inolako kontsekuentziarik izango ez duela jakingo bazenu, bortxatuko al zenuke neskaren bat?
      %50a baietz erran zun, ta ezetz erran zutenen artean ziur batzuk lotsagatik ez zutela baietz erran.

      Aitzakiak berdintasunaren aurka joateko, ta aitzaki petralak.
      Feminismoa ez du emakumearen superioritatea nahi, matxismoak bai.
      Beste gauza da emakumeak, mundua guztia bezala, erratu daitezkela.

      Zuk ze motatako neskekin egon zara?Ze erran dezun guzti hori nik ez dut inoiz ikusi. Zuzenean ez dizut sinisten, ezin duzula hitzegin? Zure hitza ez duela balio ta beraiena bai? Ixiltzeko erraten dizutela? Ta dena gizona zarela edo zurekin bat ez doaztelako?
      Ze nik zuetako batzuk “lagun” moduan izango banitu, denetik errango nizueken.
      Baina ez gizona izateagatik.

      Ez da izango zurekin bat ez datoztela ta ezin dezula hori aguantatu?

      Gizonak txantaitzea? Umeen zaintzan konfidantzarik ez ematea, matxismoa da, ta emakume askok ere horrekin kutxatuak daude, hori ez da feminismoa.
      Neskak talde bezala oprimituak dira, hori ez du erran nahi, emakume batek gizon bat ezin duela oprimitu.
      Euskaldunak talde bezala oprimituak izan gara, hori ez du erran nahi, euskaldunak ez dugula inor oprimitu.

      Gazteena aipatu dezula, berriro ez dakizu zertaz ari zaren.
      Gazte hoiek ta gartzelako presoak, sartu diren baino gaizkiago ateratzen dira, ez direlako baliabideak jartzen birgizartera daitezen, ez dietelako irakasten sozietaten ibiltzen, kartzelan gehiago zapaltzen dituztelako….

      Ta gauza da merkeagoa dela birgizarteratzea kartzelak eraiki ta mantentzea baino, baina negozioa negozioa da.
      Alderatzea bata ta bestea…

      Ta noski mutilak ez dituzu frustratuko, neskak aldiz bai, baina ez zara matxista ez horixe.

      Bukatzeko, harrigarria da ze irainduta sentitzen zareten gizon batzuk emakumeen aldeko edozerrekin, ta emakumeen aldeko erran nahi dut, ez gizonen aurkakoa.

      Zer eskubide kendu nahi dizuete feminista hoiek zuek kontra egin dezazuten?
      Gizonak gutxiago irabazi behar dutela diote?Ez.
      Gizonak haurrak zaintzeko eskubidea ez dutela izan behar diote? Ez hori neska matxistak diote.

      Zer da hainbeste azaldatzen zaituena, erran neurri konkretu bat, ta gero azalduko dizut berriro ze matxista zaren.

      • Gauza bakarra esango dizut: ez idatzi ezagutuko baninduzu bezala. Nirekiko aurreiritzian erori zara. Ez dakizu nolakoa naizen eta zer jarrera izan dudan beti feminismoarekin eta berdintasunaren aldarriarekin. Militante feministez inguratua bizi izan naiz eta bizi naiz urte askoan, eta beraiekin ados izan naiz ia beti. Beste batzuk orain dela gutxi iritsiko ziren… Eta ez daukat ezer feminismoaren aurka. Nik ere berdintasun-aldarri bezala ulertu dudalako beti. Baina gauza bat da ideologia bat. Eta beste bat, oso ezberdina, horren izenean egiten den praktika. Ia beti, edo beti, “viciatuta” amaitzen duena ezin bada kritikatua izan. Dogma bezala. Lehen, kritika txikienagatik sutara, Orden Publicora… orain matxistak dira denak.

        Eta bai. Planteamendu feminista guztien aurka dagoenik bada. Eta ez nago ni talde horretan. Baina planteamendu feminista (eta sasifeminista) guztien alde dagoenik ere bai. Hitz santu horren izenean esan/egiten den guztiaren alde ere bai, bestela matxista izatearen beldurrez. “A la altura” ez egotearen beldurrez. Nahiz eta frogatu gabeko teoriaren bat edo baieztapenen bat bota, azalpenik eskatzen ez duenik ere bada. Asko. Galdera sinple bat egiteak (zertan oinarritzen zara hori esateko?) matxiruloen lekuan jartzen zaitu.

        Egoera horretara iritsita, ez al dute ideia horiek dogma izaera hartu? “Inkuestionable” izaera?