Parte hartu Brigadetan, Huts Uneak-en, Kontzertour-en edo Kontxa Gaumarket-en!
Parte hartu Brigadetan, Huts Uneak-en, Kontzertour-en edo Kontxa Gaumarket-en!
2016an parte hartze eta hiria egite kontzeptuak bereziki indartzea proposatzen dugu, jaialdiaren prozesua bera ere herritarrei ireki eta euren sormena txertatzea bideratuko duten formula berriak garatuz.
Horretarako, jaialdiaren aurretik beste deialdi batzuk egin ditu Olatu Talkak, eta aktiboki parte hartzeko grina aintzat hartuz, proiektu zehatz bat aurkeztu ez dutenei BRIGADAK (hiru arlotan banatuta: artea, komunikazioa eta eraikuntza) deitu ditugunetan izena emateko aukera eskaintzen die. Horren adibide dira euskarri grafikoen diseinua, egitura arinen eraikuntza eta abarri buruzko doako tailerrak, adituen gidaritzapean hiriko hainbat mikro-egoitzatan edo fabriketan eskainiko ditugunak.
Hainbat sormen espaziok, Undermount, M-Etxea, Hirikilabs (Tabakalera), Kontadores… parte hartuko dute ekimen horretan.
.
GAINONTZEKO DEIALDIAK
Proposamenak aurkezteko epea itxi ostean, brigadenaz aparte, beste hiru deialdi ere ireki ditu Olatu Talkak. Hala, Huts Uneak, Kontzertour eta Kontxa Gaumarket egitasmoetan parte hartzeko interesa dutenek euren proiektuak aurkezteko aukera dute:
Formatu txikiko kontzertuen zirkuitua.
Sortzaile lokalen pop-up merkatua Kontxako arkupeetan.
Hirian zehar hutsik eta erabili gabe dauden hainbat lokal komertzialek herritarrek proposatutako erakusketa proiektu artistikoak hartuko dituzte.
Parte hartu Brigadetan, Huts Uneak-en, Kontzertour-en edo Kontxa Gaumarket-en!