Koinatu-koinatak sistematikoki jazarriak
Koinatu koinatak sistematikoki jazarriak
Geure gurasoen garaian guztia bekatu ei zen, geurean, berriz, matxista. Hori esan nion lagun bati aurreko astean. Seguru asko koinatkeri bat izan zen bat-bateko haserrealdi batek bultzatuta (halakoa naiz, zer egingo diogu) eta lagunak animatu zidan horri buruz idaztera. Kontua da ur sakonak direla eta ez dakit horri heltzeko nahiko. Horregatik joan den asteburuan Twitter-en gertaturiko kontu bat aipatu nahi dut, zeinak honekin lotura duen.
Egutegi kristauaren arabera, joan den igandean Balendin Deuna izan zen. Denok dakigun lez, maitaleen eguna bihurtu dute eta ospakizunaren harira, Espainiako poliziak “musu bat osten badizute ez da delitua, Balendin Deun ona izan” txiokatu zuen. Erantzunak atoan heldu ziren eta adibidez, Izquierda Unidak idatzi zuen “musu bat ostea sexu-jazarpena da eta ez duzue halakorik bultzatu behar; baizik eta horri aurre egin”. Ez zen halako erantzun bakarra izan eta Anna izeneko txiolari batek sexu-jazarpena normalizatzen ari zela leporatu zion poliziari.
Hitzik gabe geratu nintzen. Ez dakit zer pertsona motak pentsa dezakeen musu bat ostea sistematikoki sexu-jazartzearen parekoa dela. Izan ere, hori da kontua: batzuen aburuz musu bat ostea sistematikoki pertsona bat sexualki jazartzea da. Eta testuingurua bost axola. Izquierda Unidak halaxe deritzo eta bere txioak 3400 bertxio eta 2900 atsegite ditu eta Annaren txioak 479 bertxio eta 327 atsegite, guztira 3879 bertxio eta 3237 atsegite dituzte koinatkeri bi hauek, izan ere, koinatu-koinatak ezker-eskuin daude, geure guraso zein geure garaian.
Koinatu koinatak sistematikoki jazarriak
Guztiz ados. Batzuen obsesioa gai hauetan ikaragarria da. Nonnahi delitua. Nonnahi errudunak. Dena gure postura ideologikoa argi uztearren. Humanitate pixka bat mesedez