Zinema The Simpsons telesailean

Zinema The Simpsons telesailean

Zinema The Simpsons telesaileanThe Simpsons” hasi nintzen ikusten nerabezaro hasieran, eta oraindik ere horretan jarraitzen dut. Ez diot gorazarrerik egingo telesailari, zenbait beltzune dauzka. Baina txiki-txikitatik ikusi dut, eta oraindik ere zapping egiten ari naizenean kanalen batean topatzen badut begira gelditzen naiz.

Oroitzen naiz atal batean tabernan zegoela gizon koadrila. Txantxak egiten zituzten emakumeak ez zirelako bertara sartzen. Emakumea beti dago umeekin. Patriarkatuak ezartzen dituen rolen erreprodukzioa erabatekoa. Momentu batean jendea desagerrarazteaz hasi ziren hizketan, eta horretan espezialista Peron argentinarra zela esan zuten. Ez Videla, ez Pinochet, Peron. Horrelako astakeriak milaka. Esaldi bikain batzuk ere egon badaude noski, eta nire gustukoena Groucho Marxen uztaren parekoa dela esan daiteke: “Burns jaunak munduko diru guztia eduki dezake, baina bada inoiz erosi ezingo duen zerbait: dinosauro bat“.

Groucho Marx aipatu dudanez, telesail honen eta zinemaren arteko lotura azaltzen duen bideo bat topatu berri dut sarean. Bertan, “The Simpsons“-en hainbat pelikulei egindako keinuak agertzen dira, filmetako eszena esanguratsuak marrazki bizidunek interpretatuta. Marrazki hauek urteetan ikusi dituzuenontzat kuriosoa suertatu daiteke, baina horretaz gain agertzen diren pelikulakĀ ikusteko modukoak dira. Lotura honetan ereferentzia eta eszena gehiago agertzen dira.

Zinema “The Simpsons” telesailean

 

 

 

3 pentsamendu “Zinema The Simpsons telesailean”-ri buruz

  • Inn Luzuriaga 2016-02-17 00:37

    Hey Zuhaitz, ederra bidixu. Simpson Estatu Batuetako familia tradizionalen irudikapen gordina dira eta, beraz, ez du pedagogiarako tarterik uzten, hori marrazki bizidunok ikustera doanak badaki. Springfield Estatu Batuen erdialdean (deep deep) egoten diren herri asko dira, eta horixe emaitza. Dena ironia eta autoironia da, beraz, Peron, auskalo, jakinaren gainean egindakoa ere izan daiteke.

    Simpons telesailak badu bertute bat: Fox ultraeskuindarrean bota arren, kontratu-klausula batek sormen-askatasun handia bermatzen die marrazkilariei.

  • Zuhaitz Ordoki 2016-02-17 11:05

    Aupa Inn!
    Simpsonsen kritika handia egiten zaio AEBri, baina ez dakit non dagoen kritika eta errealitatearen arteko muga. Kontra klausula horren berri ez neukan, baina Fox berari ere adarra jotzen diote beraz oso posible da. Ze klausula sinatuko ote zuten “Family Guy”ekoek?

  • Inn Luzuriaga 2016-02-17 18:35

    Errealitatea puztearen bidezko kritika dela esango nuke, esperpento bat. Family Guy ez dut hainbeste ezagutzen egia esateko, baina Foxen ematen badute, antzeko klausula izango dutela pentsatzen dut, nahiko garratzak dira ta šŸ˜®