Txio onena (urteko 4. astea)
Txio onena (urteko 4. astea)
Urteko 4. astera heldu gara jada, eta ohitura dugunez, txio sorta bat atondu dugu gustukoena hauta dezazuen.
Zazpiko sortan, ez da falta Hansel Cerezaren “zubilana” edo Kukuxumusu aferaz -zehazkiago Katuki Saguyaki izenaz- mintzo den txiorik, ezta ETB1, zaborra eta aurki gure artean Angela Davis izango dela-eta atondu dioten afixari erreparatzen dionik ere. Eta gainera, laster Santa Ageda dugula (bere modura) gogorarazten digunen bat; kasu!
Pasa den astekoen artean, Maite Asensio Lozano kazetaria izan dugu txio garailearen egilea, kontzeptu gisa #Ziriburutza proposatzearren.
Ea sorta berri honetatik zein aukeratzen duzuen…
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Bus geltokiarena aurrena, zubiaren txandrioa gero; Donostian modako esaera aurki: "Estas cosas con Bildu no pasaban".
— Xabier Mendiguren (@xme64) January 24, 2016
Teknikoki, nola esan diezaiokegu Donostia 2016 zabaltzeko ikuskizunarekin gertatutakoari? #txirlak pic.twitter.com/19H51XSJ0y
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) January 25, 2016
Flipatzen! Bi egunetan jarraian gauez etb1 ikusten. Eta gustura!
— leire narbaiza arizm (@txargain) January 26, 2016
Zein itsusi ta zikina den atezatek… #OhWait! Ulia pasealekua, #Donostia2016 pic.twitter.com/3x4DM4oF6c
— ?Peru?zio? (@Perutzio) January 27, 2016
Oraintxe bertan ikasi dut zer den "Santageda jo" eta oso ona iruditu zait.
— Ana I. Morales (@AnaisNi) January 27, 2016
Nork esango ote zien emakume beltz kañera hauei, noizbait photoshoparen mirakuluz gizon zuri bati koroak egiten jarriko zitiuztela #magia
— Kattalin Miner (@MKattalin) January 28, 2016
Ze tristea den euskaraz ez jakitea! #erdaldunak https://t.co/naP9fIJHKY
— Blanca Urgell (@b_urgell) January 28, 2016
.
.
Pasa den asteko txio onena
Ziriburutza #kontzeptugisa#Donostia2016
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) January 23, 2016