‘Aho bizarrik gabe’, sareko liburuan orain

Aho bizarrik gabeBi urteko zikloan Kultur Mahaiak, Erlok, Sanagustinek, Hitzak eta Uztarriak hamabi solasaldi antolatu genituen, puntako jendearekin, eta haien gogoetak bildu ditugu orain.

Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak. Pare bat urtean, behintzat, kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren, Jon Sarasua, Edurne Brouard, Fermin Muguruza, Ramon Saizarbitoria eta Gaizka Garitano.

Herriko beste horrenbeste lagunek jarritako gaien bueltan aritu ziren solasean, batez beste ehunen bat lagunen aurrean. Hain zuzen, Mikel Aiestaran, Oihana Elduaien, Pako Aristi, Eider Alkorta, Xabier Euzkitze, Estitxu Elduaien, Enekoitz Esnaola, Josu Azpillaga, Alex Silva, Olatz Prat, Ramon Etxezarreta eta Ander Ugarte aritu ziren gaiak jartzen.

Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.

Aho bizarrik gabe zikloaren antolatzaileok izandako lankidetzaren balioa ere azpimarratu nahi dugu. Bakoitzaren ezaugarriez baliatuz, solasaldien zabalkude askotariko eta zabala egin genuen. Liburu hau da –hedapena barne–, ahalegin horren beste froga bat.

Eskerrik asko guztioi, eta segi dezagun euskaraz bizitzen.

Zikloaren antolatzaileak: Azpeitiko Kultur Mahaia, Erlo Telebista, Sanagustin kulturgunea, Urola Kostako Hitza, Uztarria Komunikazio Taldea.

Nahi izatera, Erlo Telebistaren bideoetan, saioak osorik.

Aho bizarrik gabe
aho bizarrik gabe, azpeitia, Kultura

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude