Ika Mizka saioa Mondragon Unibertsitatean

Ika Mizka saioa Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean

Ika Mizka saioa Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campuseanIKA MIZKA zirkuitoaren hirugarren saioa bihar, urtarrilak 27, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Aretxabaletako campusean egingo da goizeko 10:30etatik aurrera. Hainbat alorretako pertsona ezagunek eta profesionalek gazteekin partekatuko dituzte euskararen inguruko bizipenak.

GAZTEZULOk, Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.

Goizeko 10:30etan hasiko dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartuko dute ikaslek eta gonbidatuek.
Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateko ikasleak zein animatzen diren herritarrak pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Gonbidatuek eta gazteek gai jakin baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta beren esperientziak konpartituko dituzte, emotikonoek ilustratzen dituzten emozioak bideratzaile dituztela. Ekitaldiari amaiera emateko, ikasleek ekitaldi bat antolatu dute.

Bertan izango dira:

  • Begoña Pedrosa (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
  • Unai Elkoro Aretxabaletako alkatea.
  • Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia).
  • Nerea Alaias (aurkezlea).
  • Ugaitz Alegria (Aktorea eta kultur eragilea).
  • Jon Basaguren (Izaki Gardenak taldeko musikaria eta Gaztea irratiko esataria).
  • Leire Palacios (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle ohia eta GAZTEZULOko kazetaria).
  • Iñigo Arandia (kaixomaitia.eus atariko sortzailea).
  • Maialen Goñi (zinea.eus atariko arduraduna).
  • Josu Bergara (Musikaria eta Burutu publizitate eta komunikazio agentziakoa).
  • Aitor Abaroa (GAZTEZULOko zuzendaria).
  • Ainara Loiarte (Mintzanet egitasmokoa).

Hirugarren saioa girotzen joateko ondoko bideoa zabaldu dugu:

Bideoan euren gogoetak egiten ditzute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Xabier de la Maza Pantori eta The Loafen sortzaileak, Leire Palacios GAZTEZULOko kazetariak eta Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariak.

Ika Mizka saioa Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako campusean

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.