Banu Qasi historiografiaren matazan
Aurreko artikulu batean, zeozer aipatu nuen kristau/musulman dualismo historiografikoaren arazoak, eta ez da gutxirako, jakinik Espainiako eskolan eta akademian bereizketa horrek mendetan nolako pisua izan duen. Ez da arrautzaren eta oiloaren paradoxaren oso desberdina, eskola eta akademia tradizionalak batere arazorik gabe konpondu duena: “kristaua kristaua da, hemengoa (kiristia…), eta musulmana musulman, kanpotarra (satana, türka…)”, erraza, ezta? Rajoyk duela gutxi azaldu digun logika argigarriaren haritik.
Baina ez da nire asmoa erlijio arteko ika-miketan sartzea, gehiago interesatzen narrazioa. 714an, bereber-arabiar tropak Ebro ibaira heldu ziren, eta badirudi Musa ibn-Nusayr arabiarra, Ifrikiyako gobernadorea izan zutela buruzagi eta milaka soldadu batzuen gidari.
Arabiarrak (arabi, sarraceni…) gutxi ziren, baina beren leinu-leialtasunak eta -xextrak ekarri zituzten. Beste toki askotan egin bezala, itun batera heldu ziren bertakoekin. Tutera, artean, gotortu (eta sortu) gabe zegoela, bertako buruzagi batekin tratu batera heldu ziren, edo hura menperatua izan zen. Seguruagoa da Iruñean gertatua, tratua egin zutela. Orduko gotorlekuak eta harresiak haustea biziki luzea, gogorra eta neketsua izaten zen (gerrako tramankuluak, parapetoak, mantenua, jende-galera,…) eta Iruñeak harresi mardul berrituak zituen Wamba errege godoaren garaitik (673 aldera).
Bertakoen ohitura gehienak errespetatuak izan ziren, salbu eta haientzat garrantzitsuena zena: urteko jizia edo per capita zerga pagatzea eta Jainkoaren (estatuaren) kontrako ekintzak babesteko debekua.
Iruñean, Iberiar Penintsulako toki gehienetan bezala, eguneroko bizitzan gauzak ez ziren asko aldatu omeiatarren etorrerarekin batera, hala dio Roger Collins historialariak. Bertakoen ohitura gehienak errespetatuak izan ziren, salbu eta haientzat garrantzitsuena zena: urteko jizia edo per capita zerga pagatzea eta Jainkoaren (estatuaren) kontrako ekintzei laguntzeko debekua. “Jainkoaren babespean” geratu ziren era horretan, orduko itunek adierazten dutenez. Jizia hori ez zen halabeharrez lehenago godoei ordaintzen zitzaizkien zergak baino penagarriagoa, baina nork ditu gustuko zergak, are kanpotarrek ezartzen dituztenean?
Itun batera heltzea zen egokiena denentzat, kontuan hartuz Afrikatik etorri berriak milaka batzuk baino ez zirela penintsula osorako: gehienak bereberrak (mauri), talde aparteetan etorrita beren abere-taldeak ere tartean, arabiar elitistekin nahastu gabe. Bereberren goarnizio bat geratu zen zelatan Iruñea kanpoaldean, Iruñera sartu gabe, gutxienez Iberiako bereberren matxinada arte (740).
Aldiz, Tutera inguruaz, Cassius delako kondearen istorioa nagusitu zen mende batzuk geroago, Ibn al-Qutiyya (= emakume godoaren semea) historialariak kontatua. Beste arabiar kondaira batek esaten digu Cassius delako hau Damaskora propio joan omen zela 714an Walid I kalifari (715ean hildakoari) men egitera, eta musulman bihurtu zela. Horixe dio XI. mende hasieran Ibn-Hazm-ek, Kordobako Kaliferriko historiako aditu eta gorteko ofizialak. Orduko arabiar kronikek zehaztasun handia izan ohi dute datari dagokionez, eta ederzaleak bezain soilak (eta miragarriak) izaten dira askotan. Kordobaren nagusitasunaren garaian (XI. mende hasiera arte), al-Andalusen ez ziren gutxi noble godoen jatorria aldarrikatzen zuten handikiak, ospea ematen baitzuen nork bere burua jatorri godo noble eta zaharrekotzat hartzea (Banu Angelino, etab.). “Cassius” izena, baina, ez dator bat VIII. mende hasierako izen-ohiturekin.
Al-Andalusen ez ziren gutxi noble godoen jatorria aldarrikatzen zuten handikiak, ospea ematen baitzuen nork bere burua leinu godo noblekotzat hartzea.
Cassius kondeaz geroztik ez dago Banu Qasi leinuko aipamenik batere harik eta 790 aldera Musa ibn-Fortun delako bat historian agertzen den arte, Zaragoza aldean borrokan zela, ezerezetik. Mosuleko Ibn al-Athir historialariak bere historia-lan batean aipatzen du eta, XII. mendeko kontalari omentsu horren hitzetan, ez zen edonor, arabiar leinu ezagun batekoa baizik: beraz, aintzaz eta loriaz betea eta arabiar omenez eta ohorez jantzia. Bostgarren Gurutzada deitutakoaren garaian (1213-1221) idatzi zuen historia-lan hori. Kasu horretan, Banu Qasi leinua Cassius konde godoaren etorkikoa izateaz, zipitzik ez.
Izenak erakusten duenez, Musa ibn-Fortun Fortun(ius) delako baten semea da. Izenaren beste erreferentzia Musa da, Iberiaren konkistan ibilitako gutxienez bi buruzagiaren izena. Beraz, Musa ibn-Fortun hau (eta geroko leinu osoa) liberto baten familiakoa izatea dirudi tesi interesgarriena (eta sinesgarriena), alegia, Musaren menpeko erorita, esklabo bihurtu eta, gero, borrokan askatasuna irabazitako bertako herritar (liberto) baten seme izatea, Tarik buruzagi militarraren kasuan bezala.
Glamour eta distira gutxiko jatorria, dualismoak buztana motz! Bide batez, Cassius, bere kondetasuna eta bere godotasuna ere koloka geratzen dira teoria egiantzekoena den honetan. Hala ere, Cassius godoaren istorio mitikoa hortik dabil historiari buruzko informazio-iturrietan artean ere, bolo-bolo.
Kalifatoa imperialismo ona da.
Xenofilia eta endofobia pil-pilean.
Badauka idazleak musulmandarrak euskal kristau probintzietan egindako inkurtzio militar eta hilketen albiste ? 839ean Adb Al rahman emirak egin zuena edibide.
Inperialismoa ona? Hik badiok, hire iritzia dek. Nolanahi ere, narrazio historikoen zirrikituak erakusten ditu artikuluak, dualismoaren faltsukeria, kristau musulman eta holakoak. Kulturek mundua ulertzeko duten modu desberdinak hor daude, baina ez da erlijioen arteko kinka
Ironia baino ez zuan ta. Badakizu zelan asken aldi hontan islamari aurpegia garbitzeko hainbat ekimen eta iritzi ikusita gagozala kakazetaritzaren munduan. Ertzaintza bera hari duk ezaten udalek mezkitei errastasunak eman behar eutsiela zabaltzeko, euskal panorama txapel, txikiti ta nekazal erromeri jaiez goraino jartzeko, planteamentua ikeragarri ona. Hauxe be ironia.
Baino jakin beharko lukete, nolan musulmandar emirak euskaldun lurretan sarraskiak egiten zituztela genozidio kanpaietan. 839 eakoa esate baterako. Gero probintziar euskaldunok eta naparroko erreinuak navas de tolosan kontuak garbitu genituen baltz aiegaz, kristau kurutzearen itzalpean. Hauxe geure arbasoen egia eta dualismoa, eta ez internazional nihilista progretariadoaren dualismo endofobia-xenofilia.
Zoritxarrez, bizpahiru kategoria nahasten ari zara: erlijioa, armada bat duten erakunde politikoak eta talde etnikoak. Kordobako emirerrian (estatu-erlijioa musulmana) baziren askotariko talde etnikoak (izan zitezkeen euskaldun musulman sinkretikoa, edo euskaldun kristau sinkretikoa, edo lauso, eta bestelako etniak). eta erlijioak, gero jaurerriak zeuden (Banu Qasi direlakoena adibidez. dinastia ofizialki musulmana, baina etniaz hispano-erromatarra, edo euskalduna, edo bien arteko zeozer).
Abd al-Rahmanen erasoa ez zen txikia izango, men egin zioten jaun askok, baina segur aski kalte handiagoa egin zuen Nafarroan 850 inguruko Ordoño asturiarraren erasoak, Nafarroak une horretan burujabetza galdu zuela badakigu. Aipatu duzun “genozidioa”, barkatu baina ez dauka funtsik.
Navas de Tolosa…, zer esan, nafarrek ia dena galdu zuten Gaztelarekiko 10 urte lehenago, horra non zen etsaia. Trukean, zorionak eman zizkioten gudu horretan parte hartzearren eta gutxi gehiago.
Hiru erakundeak beti agertzen dira bateratuak. Etnia baten hegemonia gogoa, bizi eta garatzeko behar diren antolakuntza eta imaginarioa, erligio baten barruaren irudikapeenetan funtzatzen da, BETI. Etnia ergiliotik ebaki egiten denean, bere indar psikiokoarengandik erausi egiten da, umezurtz eta makaltasunean.
Adibideak ugariak dira; Irlandarrak katolikotasunaren orbitan eraikitzen dute bere eskubide etnikoak, calvinista diren ingelesen aurka. Parsiak, beren erligiotasun berezian, bezte inguruko etnien artean kontzientzia propioa garatzeko.
Horain ulertzeko moduan zaude, euskaldunok kristauk ginen, eta geure kristautasun orbitaren imaginarioa erabili gendun, arabiar etniaren geopolitikari aurre egiteko. Horregaitik ere ulertzen da Sancho el Fuerte Naparroako erregea, Navas de tolosara joatea musulman meatzuari aurre egitera, nahizta katea batzuk baino gehiago bueltan ez ekarri. Horregaitik ere, euskaldunok XIX mendean Karlistadetan kristautasuna estatu masonikoaren aurka egin gendun ere, apaizen sermoi sutzuei jaramon eginez, geure sozietatea indartu eta osasuntzu mantentzen suena defendatzera.
Zuk planteatzen duzun erligiotasunarenganeniko neutralidade honi, funtza falta zaio. Irlandak, turkiak, errusiak, palestinak, arabiarak, vikingoak, serbiarrak eta kosovotarrak, armenioak eta azerbaiandarrak, antzinako egipziarrak… erligio neutral bailitzan kokatzea, ez da zentsuduna, non ergilioaren sustraietan zustatzen diren herriek behar dituzten lanabesak, kontraste identifigarri bat egiteko herri aurkariekiko.
IX. mende arte buruzagi paganoak aurkitzen dira Nafarroa aldean, eta goiko delako Ordoño asturiar erregeak jentilak (asturiarrak, euskaldunak?) erre zituen bertako mendietan, segur aski Alfontso II.etik aurrera ezartzen hasitako karolingiar estiloko egitura bertikal kristauei kontra egin zietelako. Nafarroako Antso Azkarra erregearen jokaera ez da ondo ulertzen oraindik, non eta ez den almoravideekin aliantza bat bilatzen zebilelako, Gaztelari aurre egiteko: 1199. urtean ipar Afrikan zegoen bere lagun agintari bati (musulman bati) laguntzen, Gaztela (kristaua) Nafarroa noiz erasoko prest zegoela.
Navas de Tolosara ez joanez gero, Aita Santuak eskumikatua izateko arriskua zuen, eta bere Nafarroako lurralde guztiak galtzekoa.
Erlijio instituzionala erreprimitutako beste tentsio batzuk (psikologikoak, sozialak, politikoak) proiektatzeko aitzaki komodo bat da. Arabiarrek beren erakunde politiko independentea sortu nahi izan zutenean, beren erlijioa sortu zuten, erromatarrak heretikoak zirela esanez, eta ez erromatarrengandik independente izan nahi zutela esanez.