Hego haize ero haize
Haizeak gure buruan eragina du. Bufadaka, bortizki eta hegoaldetik datorreanean, zuzen zuzenean sartzen zaigu barruan. Txorakeria gehiago esaten ditugu, ohi baino despiste handiagoak egiten ditugu, txoro haizea, azken finean.
“Hego haize ero haize” dio esaera zaharrak eta arrazoirik ez zaio falta. Nondik dator ordea esaera hori? Zer gertatzen zaigu haizeak hegoaldetik putz egiten duenean?
Gogoa arindu eta bihotza beratzen omen du. Batzuk arrazoi zientifikoak bilatzen saiatu diren arren, ziurrenik ezin arrazoitu eromen ukitua.
Hona hemen Eitb-ko Postdata saioan “Hegoiaren baitakoak” kapituluan bildutakoak