Zer ari da gertatzen Espainiako prentsan?

Espainiako prentsan gehien estimatzen ditugun kazetaritako bik euren lekuak utzi dituzte azken egunetan: Rafael Reigek Publicon eta Enric Gonzalezek El Paisen.

Rafael Reig

Rafael Reigen erantzun zutabetxoa da Publico egunkarian irakurtzen nuen lehenengo atala. Amaitu da. Azpiko mugimendu bat ikusten du zenbaitek berak egunkaria uzteko arrazoien artean, hala eta guztiz ere, bere blogean argitaraturiko argudiotegian bestelakoak aipatzen ditu. Bata ala bestea izan, Publicok, beste behin, bere enblemetako bat galdu du.

Zer gertatzen da egunkari horretan, bere erreferentziak kaleratu edo hain erraz galtzeko?

Enric Gonzalez

Enric Gonzalezen zutabe bat zentsuratu zuen Maiatzean El Paiseko erredakzioak. Ordutik eta gaur arte, ikusentzunezkoei eskainitako bere zutabetxoan irakurtzeko aukera izan dugu, futbolaren beste kontuei eskainitako analisiez landa. Asteartetan elkarrizketa digitaletan jendearen galderak erantzuteko konpromezua zuen.

Baina orain alde, orain Jerusalemera doala. Zenbaitek zigor bezala ikusi dute Jerusalemgo korrespontsal izaera, berak bere aldetik, kazetari ofizioan aukera bezala ikusten duela aitortu du.

Tesia

Asmo ideologikorik gabeko kaleratze eta birkokatzeak dira ala prentsaren lerrokatze berri bat, bere idazle libre (eta gatazkatsuenak) alboratuz?