Errege-erreginen bisita Donostiara

cc jlastras
cc jlastras

Ohorezko aurresku eta guzti egingo diete harrera Donostiako Aquariumean Espainiar estatuko errege-erreginei. Patxi Lopezek ere agendan tartetxo bat egin die “ohorezko gonbidatuei”.

Aquariumeko ikerketa eta zabalkuntza zentro berriaren lehen harria jartzera datoz. Euren arbasoek duela hainbat urte egin bezala.

81 urte igaro ondoren, estatuko erregearen bisita ohorea izaten jarraitzea, gauzak gutxi, gutxiegi aldatzen direnaren adierazle garbia da.

Aralarrek ongi etorriak ez direla adierazi du. Juan Karlosen bisita “non grata” gisa definitu dute. Francok izendatutako oinordekoa izaki, instituzio gisa ez baitu errespeturik merezi.

Baina Donostiako udaleko gainontzeko alderdiak isilik. Are gehiago, ongi etorria eta harrera bereziak prestatzen…

Zer duzu buruan “Errege-erreginen bisita Donostiara”-ri buruz

  • Erreparatu argazkiari 2009-11-11 12:00

    Badiaren erdian dagoen Krokodiloak bira eman eta jango ahal ditu denak!