Macachingo Euskal Argentinar Astea
Ondo hasi eta hobeto bukatu: 1600 lagunentzako erreki batekin amaitu zen Macachingo Euskal Argentinar Astea
…
Aste osoan zehar Macachinen gailendu zen giro ederra igandeko azken aktibitateetan ere nagusitu zen. Hori dela eta, apur bat zaila izan zen bai antolatzaile bai gonbidatuentzat ‘agur’ esatea. Hala ere, 2016ko Euskal Aste Nazionala iragarrita dago eta Necochea izango da helmuga. Hitzorduari itxaroten diogun bitartean, hona Macachingo Euskal Astearen irudiak.
Macachin, Argentina. Ohiko mezarekin hasi zen Euskal Asteko azken eguna, aurten Nuestra Señora del Rosario Elizan. Elizkizuna bukatuta, berriro ere bildu zen jendetza Euzko Alkartasunaren aurrean, orain herri kirolak eta Plaza Dantzak ikusteko.
Bazkarian, mila eta seiehun lagun bildu ziren, tartean Euskadiko eta Argentinako hainbat euskal erakundetako agintari, dantzari, euskal etxeetako ordezkari eta euren etxeetan bisitariak hartu zituzten zenbait macachindar. Arratsaldean zehar, Euskal Asteko azken ekintzak burutu ziren: Euskara Lehiaketen sariak banatu ziren, euskal etxeetako agintariek opariak trukatu zituzten eta bukatzeko, Maral taldeak errezitala eskaini zuen Mitxelena Klubeko kanpoaldean.
Gaurko artikuluarekin EuskalKultura.com-ek amaitzen du 2015eko SNV-ren argazki galeriarekin. Hala ere Euzko Alkartasuna-tik jakinarazten dute euren Facebook horman beste hainbat irudi eta bideo igoko dituztela datozen egunotan.
Herri kirolak ere badira euskal kulturaren adierazpen garrantzitsu bat; hori dela eta ezin ziren Euskal Astetik kanpo geratu. Gipuzkoako Jose Iruretagoienak erakusketa bat eskaini zion publiko argentinarrari:
…
klik hemen ARGAZKI GALERIA ikusteko
twitter.com/snvasca2015
…
euskalkultura.com
EUSKAL DIASPORA ETA KULTURA
…