Zergatik digute maitasun gaiztotu hau?
Ez dute gure hizkuntza maite. Ez dute gure umorea ezagutu ere egiten. Ez dituzte Pello Errota, Polixene Trabudua, Nemesio Etxaniz, Martin Ugalde… izenak sekula ere entzun. Ez dute Mirande irakurri. Ez dakite non dagoen Agiña, non bizi diren laminak, nola dantzatu trikitixa edo sortu biharko euskal hip-hopa. Ez dakite non egiten zuen lo Ekaingo hartzak, edo non egiten duen lan gure filosofo aurreratuenak. Ez eta ere Martin Larraldek zerua eta itsaso zikina nahasten zituenik, Biba Berango! Hau da Fandango! Ez dakite deus gutaz. Fitsik. Geure bandera ere dute bigarren, edo hirugarren edo azkenaren hurren. Baina maite gaituztela diote, hala ere. Eta maite behar ditugula geuk eurak ere. Eta maitasun horren izenean debekatzen digute garena erakustea, debekatzen digute aske izatea. La maté porque era mía. ( Datorren larunbatean eta beti). Derrigorrez onartu behar euren maitasun zornetua, bestela akabatuko gaituztela. Diote. Jai daukate.
Asko gustau zitzaidan hau bere garaian:
http://bit.ly/9ZLCHl