Gerediaga eta Lipusen etxekoak

«Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak.

Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak».

«Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak».

Esaldi soil horiexekin iragarri du Huts Teatroak aurki oholtzaratuko duen “Etxekoak” antzezlana. Ander Lipusen proiektu pertsonaletarako kabia da Huts Teatroa, “Publikoari Gorroto” (XIII. Donostia Antzerki Saria) lanarekin abiatu eta honakoa bigarren emaitza duena.

Jon Gerediagaren testua eta Ander Lipus-en zuzendaritza duen obran, azken honek ez ezik Kristiane Etxaluz, Javier Barandiaran eta Maika Etxekoparrek hartzen dute parte jokalari legez. Edo beste modu batera esanda, hauxek dira Gerediaga eta Lipusen etxekoak:

MADDI: Neska gazte euskalduna. Mamadourekin maiteminduta dago.

GOIO: Maddiren osaba tentela.

IMANOL: Goioren anaia. Maddiren osaba.

AMAMA: Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama.

.

Batak besteaz

“Broman edo serio”, 15 urte pasa dira elkar ezagutu eta Gerediaga eta Lipus beharrean hasi zirenetik. “Beti erakarri nau bere idazteko manerak, bere sentiberatasunak, eta nola ez, pertsonak, Jon lagunak”, dio Lipusek Gerediagaz. “Ez dakit berak antzerkia behar duen, baina antzerkiak bera behar du”.

“Ander Lipusekin sormen lan batean sartzea, etxeko erosotasunetik atera eta izerditan hastea da, eta umeen seriotasunez heltzea jolasari. Eta lanean hastea tinko”, dio Gerediagak Lipusekin duen harremanaz. “Nik hitzak paratu behar ditut berak irudiak eta ekintzak paratzen dituen leku berean: gizakiaren alde, poesiaren alde”.

Bost urteko pausaren ondoren bikotea berriro elkartu da, poesiarekin antzerkia egiteko asmoz.

.

Egutegia

Dagoeneko Huts Teatroak iragarriak ditu “Etxekoak” lanaren berrogei bat ekitaldi zazpi Euskal Herrietako 35 herri ezberdinetan, azaroaren 1ean Luhuson (Lapurdin) hasi eta maiatzaren 21ean Maulen (Zuberoan) bukatu.

Gerediaga eta Lipusen etxekoak2015eko azaroa

1 Luhuso

4 Gasteiz (Principal)

6 Azpeitia

7 Larresoro

11 Iruñea (NAE-ENT)

13 Zumaia

18 Bilbo (Arriaga)

20 Leioa

22 Durango

26-29 Donostia (Gazteszena)

Abendua

5 Hazparne – 11 Elorrio – 12 Berriz – 13 Markina-Xemein

.

2016ko urtarrila

21 Santurtzi – 23 Gernika – 24 Oñati – 29 Basauri – 30 Hendaia

Otsaila

7 Hondarribia – 12 Andoain – 19 Zornotza – 21 Arrasate – 26 Arrigorriaga – 27 Donibane Lohitzune

Martxoa

13 Errenteria – 18 Tolosa – 19 Biarritz

Apirila

2 Aulesti – 8 Ermua – 9 Baigorri – 15 Senpere – 22 Zarautz – 29 Bidarte

Maiatza

21 Maule

Gerediaga eta Lipusen etxekoak