Ezker Abertzaleak bere eztabaida txostena publiko egin du
Artikulu honetan ez dut beraren baloraziorik egingo, batez ere oraindik ez dudalako irakurri, baina ziur bihar prentsan nahi haina aipamen egongo direla, alde batekoak zein bestekoak.
Izan ere txosten honek bazterrak nahastu ditu. Lehenengo aipamen publikoak atxiloketen harira gertatu ziren. Behin baino gehiagotan irakurri ahal izan genuen Otegi, Rafa Diez eta bestelakoak atxilotzea gatazkaren konponbidean pauso bat emateari uko egitea zela. Eta El Paisek ere argipenak eman behar izan ditu txosten bat baino gehiago daudela esanez.
Bada, gaur 17:50tan Ezker Abertzaleak Twitter bitartez mezu bat bidali du, 10 minututan txostena eskuragarri izango zela esateko. Eta zalaparta handirik sartu gabe euren portadan jarri dute. Orain irakurri, hausnartu eta eztabaida egin behar da, eta hori da Ezker abertzaleak mezuan ere proposatzen duena: “Fase politikoa argitzea, aldaketa politikoa gauzatzeko estrategia eraginkorra diseinatzea eta askapen prozesuan urrats erabakigarri bat egitea dira txosten honen helburuak. Helburu horiek gauzatu ahal izateko, txostena irakurri, hausnartu eta herriz herri burutuko diren eztabaidetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.”
Jaitsi nahi duenak: http://www.ezkerabertzalea.info/irakurri.php?id=2501 helbidean eskuratu dezake.
[…] La "izquierda abertzale" hace público su documento de debate interno [eu] […]
Ongi jokatua!!!!