Mendebaldeko Europan kasu bakarra
Euskaldunok ezinbestekoa dugu eta guretzat izugarrizko garrantzia dauka. Eta orain arte gordeta izan den arren, bizitzan lehenengoz elkarrizketa bat ematera ausartu da.
Elkarrizketan biluztu egingo da. Teknologia berriek (Whatsapp, Twitter…) berarengan izan duten eragina ez ezik, lan arloko prekarietateak bizi duela kontatuko digu, baita barrenak zerk nahasten dizkion, zeren beldur den, familiarekin duen harremana eta beste ere.
Amaitu aurretik, gainera, maitasun kontuei ere tartea egin eta bihotzeko minak ezagutaraziko dizkigu.
Argitu dezagun behingoz misterioa. Hemen duzue elkarrizketa:
“K” Ergatiboari elkarrizketa egin diote.
Gasteizko Arabaz blai taldearen 2015eko Mintzajolasetako 2. proba. Euskaltzaleen Topagunearen youtube ataritik jasoa.
Mendebaldeko Europan kasu bakarra