Irrational Man, Woody Allen-en azken filma

Irrational Man

Obsesioak, neurosiak, sexua, filosofia eta erahilketa perfektua. Koktel erakargarri honekin datorkigu Woody Allen bere azken lanean, ohi duen zinemagintza finera itzuliz.

Irrational Man, Woody Allen-en azken filmaBetidaniko bere fan sutsua naizenez, Vicky Cristina Barcelona eta antzeko film europarrek eragin zidaten trauma pixkanaka hasi zait ezabatzen Allen-en azken 3 filmeekin. Zorionez.

Abe Lukas (Joaquin Phoenix), filosofiako irakaslea, desesperatuta dago: Inpotentzia du, alkoholizatuta dago, ezin du idatzi eta bizitzeko grina galdu du.

Baina bere bizitzak buelta ematen du ezustean entzuten duen kasu judizial batekin obsesionatzen denean. Justizia morala lortzeko helburuarekin erahilketa perfektua burutu behar du eta ez du ezertxok ere geldituko. Ekintza existentzialista hau prestatze hutsak bero-bero jartzen du. Hau da Abe Lukas-ek behar zuen bultzada, pasioa, desioa, bere “joie de vivre”.

Irrational Man 1

Irrational Man 3Irrational Man 5Lukas eta bere lankidearen arteko (sexu) harremana hobetzen da, eta bere ikasle gazte nabarmen batekin ere ateratzen hasten da. Lukas pozik dago, energiaz beteta eta gizon ireki, soziable, atsegin bihurtzen da.

Hemendik aurrera Woody Allen-ek bere protagonistaren morala zalantzan jartzen du behin eta berriz, eta, hala ere, ikuslearen pertsonaiarekiko enpatia lortzen du, bide horretan guk geure buruak zalantzan jarriz. “Burutuko ote du Abe Lukas-ek krimen perfektua?” eta bapatean konturatzen gara baietz, guk ere nahi dugula Lukas-ek krimen perfektua burutzea, guk ere behar dugula gure “joie de vivre”.

Irrational Man filosofia erreferentziaz beteta dago, Allen-en film guztiak bezala, baina honetan protagonistaren lanbidea aprobetxatzen du gai hau inoiz baino gehiago ustiatzeko. Eta Allen-en film guztietan bezelaxe, honetan ere musika elementu garratzitsu bilakatzen da, eta aipagarria benetan Ramsey Lewis Trio-ren “The ‘In’ Crowd” jazz instrumental zoragarria, filman zehar zipriztindua.

Eta filma borobiltzeko bere bi aktore protagonistak:  Joaquin Phoenix eta Emma Stone, biak bikain, filmak behar duen arintasuna eta sinesgarritasuna kamioikadaka entregatzen dute.

Irrational Man ez da Allen-en onena eta Blue Jasmine askoz gehiago gustatu zitzaidan, baina 80 urte beteta dituen zuzendari estatubatuarrak oraindik kontatzeko gauza interesgarriak dituenaren erakusgarri da.

Deigarria: Amaierako “twist” harrigarria, ia surrealista. Horregatik bakarrik merezi du Irrational Man ikustera joateak.

Izarrak: 3/5

3-izar

 

IRRATIONAL MAN trailerra (ENG)

Irrational Man, Woody Allen, zinema
Izaskun Arandia

Gidoigilea, zinegilea, antzerkia, ikusentzunezkoak... Hemen zineaz arituko naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude