Maite Iturbe, nora daramazu ETB?


Asko dira esaten dutenak, Euskal TeleBista sortu zuela EAJ-k, benetan interesatzen zitzaiona sortzeko ondoren, Erdal TeleBista hain zuzen.
Euskal Telebistaren bilakaerari erreparatuz gero, uste hedatu horrek egiatik asko duela esan daiteke oker handirik egiteko beldurrik gabe.
.
1993tik 2004ra: ez atzera, ez aurrera

Maite Iturbe, nora daramazu ETB?“ETB1, ez atzera ez aurrera” idatzi zuen Xabi Paiak 2004an:
“Azken 11 urteotan ETB1 euskerazko telebista katearen audientzia ez da ezer be igon: ETBek % 5,5eko audientzia eukan 1993an; 2004n barriz, %5,3ko audientzia izan eban… eta hori, euskerearen ezagutzeak gora egin dauela. 1991etik 2001era 113.363 euskaldun irabazi dauz EAEk Eustatek dinoanez (EAEn 656.980 euskaldun ei dagoz)”… “Gaztelaniazko ETB2 kateari jagokonez, 1993an, %10,7ko audientzia eukan eta 2004an % 17,1ekoa: ia zazpi puntu gehiago!”
“Argi dago Euskal Telebistearen lehenengo katea orain hamaika urteko proposamen bardinakaz dabilela ondino; neurri batean, esan leiteke ETB1 umeakaz hasten dala eta zaharrakaz amaitu…”
2004an ETB1 aukeratzen zuten haur eta gaztetxo askok. Egun ez, tamalez.
.
Ondoko urteetan, aurrera ez, baina atzera bai
2009an EiTB PSEren esku geratu zen… eta hondoa jo zuen handik laster.
2011ko otsailean, Edorta Arana EHUko irakasleak ohartarazi bezala, ETBk ordura arteko daturik txarrenak izan zituen. Ikusleek Euskal Telebistarekiko deslotura sentitzen zutela,  ez zutela bere sentitzen bertako programazioa eta beste arrazoi batzuk aipatu zituen, galera hori gerta zedin.
2012an, EAJ gobernura itzultzearekin batera, gehienok pentsatu nahi izan genuen euskarazko kateek gora egingo zutela berriro, baina ez; behean diraute, hondoa jota.
ETB1ek, 2014an ere, ez zuen ikusleriaren %2a gainditu.
.
Sekula baino “elebidun” gehiago baina ikus-entzule gutxiago
Unzalu sozialistak Legebiltzarrean lotsagabe salatu legez (adorea behar da gero): “… resulta especialmente preocupante la evolución de ETB1… De hecho, las audiencias en el canal en euskera demuestran el poco interés del público euskaldun, casi nula en algunos programas. Los informativos sí registran un leve incremento… y dos de los programas por los que se ha apostado en esta temporada también suscitan un atractivo por encima de la media, así como el habitual seguimiento de programas deportivos. Pero en el resto de la parrilla hay propuestas que apenas interesan a un 0,1 del cerca de millón de personas que saben o entienden euskera.
.
Maite Iturbe, nora daramazu ETB?ETB1eko ikusle urrien adin banaketa oso kezkagarria da
Zenbat eta gazteago, orduan eta gutxiago aukeratzen dute euskarazko katea. Gaztetxoek ihes egiten diote ETB1-i aitzakiatan ibili gabe. Ezer gutxi aurkitzen dute erakargarri bertan. Belaunaldirik elebidunenak ihes egiten badio, zein etorkizun dauka euskal telebistak?

Hori guztia gutxi balitz, erdaldunak lehenesten ditu EiTB-k lotsagabeki, baliabideak esleitzerakoan, Kataluniako hauteskunde gauean bezala, eztabaida-talde honetan ageriko.
.
EiTB taldea sekula baino albiste iturri oparoagoa da egun:
langileen kaleratzeak eta horien aurkako mobilizazioak direla, goikargudunen dimisio-eskeak direla, audientziak behean dirauela, aurrekontu–murrizketak direla edota euskaltzaleen salaketak direla, albistegietako protagonista bilakatu da EiTB, eta eztabaida garratz-gai, azken asteotan eskainitako “Baskoniako historia bat” bitxiak harrotutakoak, adibidez.
Horiek guztiak gutxi ez, eta erdal kateetan euskarari ematen zaion tratamendua jasan behar gainera.
.
Harrigarria bada ere, ez dirudi euskarazko hedabiderik garrantzitsuenaren bilakaera negargarriak, kezka handiegirik eragiten duenik, ez euskalgintzan oro har, eta are gutxiago alderdi eta sindikatu abertzaleetan. Azken aldian kezkarik handiena agertu dutenak PP eta PSN izan dira, kezka horren zintzotasuna hutsaren hurrengoa bada ere.

ETBren egoera honela laburbildu daiteke: zenbat eta elebidun gehiago eta gazteago, ikus-entzule gutxiago eta zaharrago.

Inori ez zaio ardura?

Maite Iturbe, nora daramazu ETB?

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.

52 pentsamendu “Maite Iturbe, nora daramazu ETB?”-ri buruz

  • Jose Luis Larrañaga 2015-10-04 21:51

    ETBk azken denboretan ematen duen eskeintza iraingarria da edozein euskaldunentzat. Kataluniako hautes gaua, larunbat gaueko erromeria Lasturren, etabar etabar. Betelan hutsak, mezprezuz egindakoak gainera. Urriaren 3an idatzi zuen Berriako Urtzi Urkizuk, audientzia ez zela ez eta 0’5era ailegatzen. Alegia, 10.000 pertsona ere ez. Urkulluri audientzia gutxieneko audientzia zifra batzuk lortuko zituela agindu zion Maite Iturberen taldeak, baina urrutitik ere ez da halakorik lortu. Gogorrena horixe da, inork ez duela ezer egiten gauzak konpontzeko, eta agonia eternal batean sartuta dabilela euskarazko katea. Geure begien aurrean.

    ETB1ek %0,5eko ikusle kuota atzo (egunaren batez bestekoa). Kezkatzeko modukoa. @txargain @aritzgalarraga @AnnieSdelMono— Urtzi Urkizu (@urtziurkizu) October 2, 2015

  • Indiskrezioa ez bda baten batek badaki zenbat kostatzen zaigun broma?

    • Broma = ETB2, ezta?
      Alegia, euskarari baliabideak kentzen dizkiona

  • 124,6 milioiko aurrekontua du EITBk aurten. Horietatik zenbat diren ETB1entzat, nik ez dakit: http://www.berria.eus/paperekoa/2451/036/003/2014-10-22/jaurlaritzak_217_milioi_euro_gehiago_emango_dizkio_eitbri_2015ean.htm

  • A. Osinalde 2015-10-05 10:16

    Zein bromaz ari zara? Iturberen eta bere taldearen soldatez? Urkulluren gobernuaren aurrekontuaz? Politikari abertzale pasoten soldatez? PP eta PSNko “euskaltzaleenez”?

  • Arrakasta izateko ETB2n atera behar da, el konkis., “La noche de” eta bestelakoekin hori da erakutsi nahi digutena. ETB1 ez dago modurik “Prime Timen” saio erkargarririk ikusteko: pilota, boxeoa, Goiherriko talde bat afari batean abesten, Kupel taldearen dantzaldia Abaltzisketan, Gasteizko abesbatza udaletxe aurrean, aizkolari txapelketa Azkoitin…Uda honetan Pipi Galtzaluzek salbatu gaitu.

  • Daflipat!!!
    Unionistak deskojonatzen eta kontu eske!!! Abertzaleei ez zaie ardura?
    Euskaltegiei? Ikastolei? D ereduko ikastetxeei? Unibertsitateko euskal adarrei ere ez?
    Horiei guztiei bost axola euren ikasleen hedabide kontsumoa zein hizkuntzetan egiten den?
    Iturbe & co, hileta polit bat antolatuko diozue behintzat?

  • Peru Dulantz 2015-10-05 12:48

    Triste, triste, tristea… Oraindik ez dut ulertzen nola gure etxean oraindik den ETB1 beti lehenengo aukera, telebista pizten dugunean bilatzen dugun lehenengo katea. Okerrena koherentzia falta da… Aitortu behar da utzikeria eta anabasa horren erdian badirela ikusleen arreta piztea merezi duten arribitxi batzuk, baina ikusleria erabat uxatu duzunean zaila da berreskuratzea. Ez al dago hau konponduko duen (konpondu nahi duen!) kudeatzailerik?

  • Gerenteak bere lana gaizki egiten duenean Administrazio Kontseiluak hura kendu eta beste bat jartzen du postuan. Futbol taldeak emaitza eskasak dituenean zuzendaritzak entrenatzailea kendu eta beste bat ekartzen du. Maite Iturberi eskatu behar al zaizkio kontuak ala bere “administrazio kontseiluari”?

  • Kaleratu bat 2015-10-05 15:45

    Edu Barinaga ETBko zuzendariari ere bai. Ez dauka gaiarekin zerikusi zuzenik baina oso zatarra da lantokira 70.000 euro inguruko porsche berri batekin agertzea langileek EREa duten egunetan. Halako jendeak nola egin dezake ezer onik?

  • Euskararen inguruko gaietan dimisioa eskatu, eta “misioa!, misioa!” esaka hasten zaizkizu agintariak oro, nazio foral honetan. ETB1en gertatzen ari dena, ETB2n gertatu izan balitz ordea…

  • ETB1 Patxi Azparrenek irudikatu duen hori bera da.
    Hori eta zerbait gehiago: hutsala, edukirik gabea, inolako interesik sortu ez dezakeena, agureek ere ikusten ez dutena, albistegietan gaztelania bildurrik eta denbora mugaturik gabe tartekatzeko lotsarik ez duena…
    Azken batean, betegarri gisara montatutako katea, eta erdarazko “euskal” katearen existentziaren justifikazio huts gisara interpretatu beharko genukeena.
    Eta, hori guztia gutxi balitz, kutrea eta zeharo txantxarranero bilakatzeko zorian dagoena. Ikus, bertzenaz, afaltze orduan eman ohi duten delako hori.
    Aurrekontuetan? nekez garesti ateratzea…
    Eta ETB2? Hor bai, hor, mamia, mami ideologiko potentea: “Tú al Norte y yo al Sur”… de España, de nuestra queridísima España, por supuesto.
    Hemen ez da planteatzen, eta are gutxiago finantzatzen, gure betiko Ipar eta Hego
    -en arteko txantxarik, nonbait baskooi errazago baitzaigu Lepeko edozeinekin aritzea, Atarratzeko euskaldunekin baino. Eta honek bai, zinez, emango ligukeela barre-algaradatarako tokia! Horrelakoetan bost axola zaigu elkarren artean teorian dugun distantzia linguistikoa. Teorian, zeren eta praktikan españolizatuta gaude zeharo.
    Programa hori lekuko.
    Baina funtsezko galdera beste bat da: Maite Iturbe gorabehera, ez ote dira kate biak, azal baskoa erakutsiz, espainiar akomodazioa barnerarazi nahi duen ideologia baten leihoak eta eragileak?
    Ez akomodazio politiko-administratiboa soilik, tamalez.
    Eusko Jobernuaz eta bertako alderdiaz ari naizela? Ez, alafede!

    • Peru Dulantz 2015-10-07 11:33

      Ez dakit zer ordutan afaltzen duzun, baina gurean sekulako arrakasta dauka Gu ta Gutarrak saioak, eta horixe behar dugu, ikusleak bilduko dituzten euskarazko produktuak. Horiei erasoka hasten bagara, ma-lo!

  • EAJ-k euskaraz beste aspaldi samar egin zuela argi dago, ETB2 eta Radio Euscadi PSErekin batera, Deia eta Onda vasca Sabin etxe-etxekoak… guztiak españolez.
    ETB1 soberan dauka. Ez zaio interesatzen. Bere publikoak ez du ikusten.
    Baina ezker abertzalea?
    Nora begira dago? Zertan ari da?
    Badu euskara berreskuratzeko egitasmorik… edo asmorik sikiera?

  • Gurea bai dela baskonizacion tardía! Lotsagarria gure diruak tontakeri horretan xahutzea. Eskerrak Pnv abertzalea den….Espainolak euren erregeen serieak egiten eta gu oraindik mendietan galdutako azken indigenak garela pentsatzen 40 Estatu buru eta 1000 urtetan aske izan den Estatua edukita!!!

  • Orain GARA ere desideologizazioaren eta espainiar akomodazioaren propagandista?
    Hona hemen gaurko alean zein telesaio azpimarratzen duen:
    «TÚ AL NORTE Y YO AL SUR»
    “A partir de hoy, los concursantes van a ser más conscientes que nunca de que «Tú al Norte y yo al Sur» es un verdadero «reality». Comenzarán las eliminaciones y los concursantes tendrán que hacer frente a la despedida de un compañero en cada uno de los equipos. Este hecho les tendrá bastante nerviosos y hará que todos den lo mejor de sí en el programa de hoy, y muestren su lado más luchador.

  • Marie Purie 2015-10-12 11:51

    Hainbeste urtez euskaldunei erdarazko informazioa eskaintzen aritu eta gero, normala da halako irristatzeak gertatzea. Baina esanda bezala, Gararen meriturik handiena da bere milaka eta milaka irakurle euskaldunak, espainierazko informazioz elikatzea.
    Biba gü ta gütarrak!

  • Aste honetan ere bai.
    GARA “Tu al norte y yo al sur” telesaioaren propagandista:
    “[22.30 ETB 2]
    VASCOS VAREANDO OLIVOS
    Los concursantes vascos en su recorrido por Andalucía llegarán con su anfitriona Natalia Roig a Jaén, cuna del aceite de oliva, y en concreto a Martos, donde tendrán la oportunidad de descubrir de dónde proviene el aclamado oro líquido. En la finca El Madroño conocerán las distintas variedades de aceite de oliva en una cata que les va a sorprender. Pero, ¿serán capaces de distinguir entre un aceite y otro?”
    Bikain!
    Bakarrik falta zaigu gaur bertan TVE2k proiektatuko duen “Historia de nuestro cine.«Suspiros de España»” ere aholkatzea!
    Biba gutarrak!

    • Peru Dulantz 2015-10-20 08:28

      Ez dakit zer eskatzen diozuen Garari… Informaziorik ez ematea ETB2ko programazioari buruz? Ez dut ulertzen… Hain “pureta” ezin da izan mundu honetan bizi behar badugu.

      • My dear,
        Egia da foro hauetako kezkak ez doazela inora. Egia da toki batzuetan argitaratzen dena ere ez doala askoz urrunago. Egia da irribarre inozo batez har genitzakeela arazo guztiak. Egia da posmoderno pasoten modura joka genezakeela.
        Egia da, bai.
        Baina…
        Egia ere da xinpletasun handia litzatekeela esku artean ditugun kontu hauek “pureta/puteta” terminoetan planteatzen hastea, ongi asko baitakigu nolako eragina duten komunikabideek oro har iritziak eta ideologiak konformatzeko orduan.
        Eta post honen ikusmiran jarri den ETB gurea ez da salbuespena.
        Eta GARA ere ez.
        Honaino iritsita, beraz, eta eztabaidarako ardatzik planteatzekotan, koherentzia ideologikoaren irizpidea jarri beharko genuke mahai gainean.
        Izan ere, erronka ideologiko bati erantzuten diolako irakurtzen dugu GARA. Herri honekin konpromiso sendo bat hartu zuelako eta mantentzen segitzen duelako. Bere nortasunaren oinarri nagusia EHren egituraketan, sustatzean, Estatu aske bezala abiatzen saiatzean duelako edo beste hainbat eta hainbat esparrutan harekin identifikatzen garelako erosten dugu GARA.
        Eta horrexegatik, hain zuzen, eska dakizkioke eta eskatu behar zaizkio kontuak GARAri.
        Bi, gutxienez: gure hizkuntzaren erabilera ia ezagatik, batetik, eta Herri honen konformazioaren ibilaldian egiten dituen hanka-sartzeengatik, bestetik.
        Koherentzia ideologikoarekin zerikusirik duten kontuak, azken finean.
        Eta eskubide guztia dugu hori egiteko.

        • Paco Lopezen erregealdian, ETBk eguraldia iragartzeko ateratzen zituen mapa famatuak izan ziren askoren ikusmira ideologikoan.
          Orain euskaraz ikasi berri duen Erregina baten eskutik etorri zaigu ETB2ra eguraldiko mapa haien azpian zegoen eskema espainolaren bertsio posmodernoa: “Tú al Norte y yo al Sur”.
          Maite Iturberen alderdiaren onespen guztiekin bada ere, ez da telesaio neutro bat, oso proiekzio ideologiko-sozial larria duen saio bat baizik. Dibertsioa tarteko, Hegoaldeko euskaldunon domestikazio eta akomodazio espainola lortu nahi duen programa zabalago baten ataltxo bat ikusten dugu askok hartan.
          Paso egin dezakegu, baina ez dago inozotasunik tartean.
          Eta ikasgaia garbia da: gure Herriaren orain arteko Ipar hura, lapurtar-baxenabartar-zuberotarrek osatzen zutena, orain Hegoaldeko baskook osatzen omen dugu, geu baikara Ipar; eta Hegoa, orain arte geuk osatzen genuena, orain han, han behean daukagu, Espainiaren beheko aldean.
          Puntu hori, noski, eraikitzen ari zaizkigun geografia politikoari dagokionez.
          Eta honako puntu hau, kultur eta hizkuntz ordezkapenarekin lotua: El Sur horretako hizkuntza eta moldeak ere gure Iparraldeko euskaldunenak baino hurbilagokoak eginarazi nahi digute poliki-poliki.
          Eta txisteak ere, nola ez, lapurtarrenak edo zuberotarrenak baino biziagoak, beroagoak, naturalagoak, graziosoagoak eta, hara dramaren trajeria!, ulergarriagoak eginarazi dizkigute dagoeneko.
          Huraxe (Espainia, alegia) baita gure benetako erreferentzia geografikoa, linguistikoa, kulturala… eta ideologikoa.
          Gu, ezer izatekotan, espainolak gara (baina, erne, ez Larramendiren eskolakoak).
          Espainia dugu gure “unidad de destino en lo universal”.
          Haraxe jo behar genuen lehen, diktadorearen garaian, geroago (Paco Lopezekin, besteak beste), eta jo beharko genuke aurrerantzean ere. Urkulluren “nazio forala” lekuko.

          • Komodoagoa da, bai, arazorik gabeko zelai batean jokatzea: belar berde-berdea, dena berdindua, bestek jarritako arbitroak eta arauak, berdintasunez tratatuko gaituztela sinestea, guztiok batzen gaituen himno bakarra izatea…
            Desideologizazioarena oso jokamolde posmodernoa da, lasaigarria zeharo, baina badakigu nora eramango gaituen ohartu baino lehen.
            Eta ezin ditugu ahaztu arlo ideologikoan etenik gabe antolatzen dizkigutela partida berriak.
            Era guztietako partidak. Ez bakarrik Urquijok jartzen ditun helegiteen ildokoak. LOMCEak, trilinguismoak, AHTak… hor ditugu beti erasoka hasteko prest.
            Ala ahaztu egin zaigu (GARAri ez, ezta?) AHTren arazoa, iruzurren eta ingurunean dauzkan inpaktuen gainetik Estatu espainola integratzea, egituratzea eta zentralizatuago bilakatzea bilatzen duen proiektu ideologiko baten partea dela? Eta metropoli nagusiarentzako deskonpresio lurralde berriak eskuratze nahia? Ezin hobeto jateko eta fresko-fresko lo egiteko orubeetan desenbarkatzeko proiektu bat (Mediterraneo eta Valentzia aldekoak nahikoa xahutu baititu dagoeneko)?

        • Peru Dulantz 2015-10-22 12:15

          Beraz, Garak ez du ETB2ko programei buruz informatu behar? Bada, ez nago ados.

  • Kontu hauek ez dira beste inoiz hemen bertan aipatu diren telesaio kutre horietakoen ezpalekoak.
    Kontu hauek desaktibazio ideologiko paulatinoa (eta ondorengo desmobilizazio abertzale eta independentista) bilatzen duten saio “inozo eta dibertigarri” horietakoak dira.
    Eta Joxe Azurmendiren euskarazko liburuek (inork irakurtzen al ditu?) nekez ekar dezakete antidotorik “Tu al Norte…” bezalako erdal programek injektatzen diguten pozoia neutralizatzeko. Antidoto bakarrak, inondik etortzekotan, eguneroko komunikabideetatik beretatik etor litezke.
    Zer egin beharko luke, beraz, GARAk?
    Horrelako telesaioan alde jokatu? Tolerantzia demokratikoa erakutsi? Ikuspegi kritikoa ematen saiatu? Torpedeatu?
    Guk behintzat jakin beharko genuke non, zertan eta nola ari garen.

    • Ados Krekin, egia galantak. Jendearen baikortasun inozo honen aurrean holako egiak zakukadaka behar ditugu

    • Penintsulan akomodatzeko prozesuan edozerk balio du.
      Eta dramarik gabe eta modu aseptikoenean eskaintzen dira produktuak, inolako ideologiaren menpeko ez balira bezala.
      DEIAn bertan aurkitu dugu azken adibidea, urriaren 21eko “Los vascos, entre los que más han ido a las consultas médicas el último año” albistean.
      Erabilitako iturria Espainiako INE delakoa da, nahiz eta benetako jatorria “European Health Interview Survey” delakoan dagoen.
      Hasieratik sumatu bezala, izenburuko “los vascos” horien multzoan ez dira Iparraldekoak ez eta Nafarroakoak ere sartzen, beste komunitate batzuetakoak baitira gizagaixoak.
      Argi dago: egunkari jeltzalearentzat EAEko biztanleak baino ez dira “los vascos”.
      Aipatu ere, azkenaurreko lerroan eta behin baizik ez dira aipatzen “los navarros”.
      Hori bai, “Murcia” hiru aldiz aipatzen da albistean zehar, “Madrid”- “madrileños” beste hirutan, “Ceuta”- “ceutíes” bezala; “Baleares” bitan, “Asturias”-“asturianos” eta “Canarias” – “canarios” beste bitan, etc.
      Geure buruaren gaztelerazko izendapenaren batailatxoa galduta, beraz.
      Erreferente geografiko-politikoarena ere, zer esanik ez, galduta, gure geografia Espainian hasten eta amaitzen baita.
      Eta hori guztia abertzalea omen den egunkari batek emandako albisteetan.

  • Txapeau, K.!

  • EAJ, kómodios en España.

  • Aste honetan bertan etb2n , saio horretako partaide andaluziar bati galdera: Nola ikusten gaituzu orain euskaldunok.? Erantzuna: lehen zakarrak zinetelakoan orain jator-jatorrak. Ta nik halako auzo-lotsa bat sentituta. Horra euskaldun bezatua espainol txintxoa izateko prest jatorrizko pekatua garbiturik. Gure paranoiak besterik ez akaso? Edo hemen esa ten den moduan espainian akomodatzeko enegarren pausoa?

  • ETB2
    2015.10.24
    Larunbat gaueko Teleberria.
    Hogeita zortzi (28!!) albiste munduaren eta euskal errealitatearen berri emateko.
    Garbi baino garbiago albisteak hautatzeko eta ordenatzeko irizpideak.
    Ezin argigarriago albiste bakoitzari emandako denbora.

    Hona berriak Teleberrian agertutako ordenean eta bakoitzari eskainitako denborarekin (±):

    1. (Lehen albistea ?????? ) – ??
    2. Baionako “Deiadarra! – 1′ 32”
    3. PNV Hauteskundeak – 51”
    4. PSE kontutxoak- 46”
    5. EH Bildu Nafarroa – 50”
    6. 04/08 Sumarioa – 57”
    7. Mikel Zabalza – 37”
    8. Alternatiben Herria – 26”
    9. Getxo bizirik- 23”
    10. Bi emakume hilik (Espaina)- 1′ 20”
    11. Siriar errefuxiatuak
    eta Bordeleko istripua- 3′ 42”
    13. Mexiko: hurakana- 55”
    14. Kanarias uholdeak- 1′ 07”
    15. Arrigorriaga, sutea- 1′ 20”
    16. Eibar – Amaña geltokia
    (Urkullu, Ana Oregi…)- 1′ 10”
    17. MOOOC ikastaroak
    (+ Mondragon Uniber: 46”)- 2′ 25”
    18. Bergarako gaztea: app- 1′ 34”
    19.U. Barkos, olio kofradia – 1′ 42”
    20. Gaztak txapelketa Ordizia 1′ 38”
    21. San Mames, UNO urteurren- 38”
    22. Argentina hauteskundeak- 1′ 28”
    23. Txiitak Sura Iran – 32”
    24. John Kerry- 27”
    25. Palestina-Israel gazte bat- 1′ 53”
    26. Guggenheim- 1′ 21”
    27. Bilbo moda 6 edizioa- 1′ 52”
    28. Zipristin 2015 margo-lehiaketa- 1′ 57”

  • Ni naparra izanda kuriosoa egiten zait egiten den propaganda ekonomiko lotsagabea. Bereziki gipuzkoako diputazioa bilduren eskuetan egon denean dena kontu txarrak ziren Gipuzkoan KAOSA, langabeak gora, zergen kontua, ADEGI jendea izutuz, orain ordea Gipuzkoa la ostia! Baita ere duela hilabete batzuk, erreparatu nion empresei eskaintzen zaien tartetxo horretan TTIP-aren aldeko propaganda lotsagabea egin zutela, azalduz ze zaila zen empresak estatu batuetan sartzea, baina orain TTIP-rekin ez da arazorik egonen… bla,bla,bla. Ikaragarria.
    Gero beste kontu bat, kazetaritza erabiltzen denean propaganda komertziala egiteko.

    • Peru Dulantz 2015-10-27 09:05

      Are kezkagarriagoa ETB3ren datu eskasak. Oraingo Euskal Herriko haurrak telebista erdaraz ikusiz hazten ari dira, eta hori betiko geratuko da haien oroimen indibidual eta kolektiboetan. Tamalgarria!

      • Egun egiten diren marrazki bizidun tamalgarriekin… bi lagun adobe fash erabiltzen eta hara! Garaietako marrazkiak hobeak ziren, dragoi bola, dordoka ninjak, doraimon eta holakoak. Bagenituen baita animatzaile euskaldun onak ere. Dena den gaur egun konpetentzia handia dago: internet, mugikorrak, bideojokuk, ez da lehen bezela eta adibidez euskaltel eta holakoekin 10 kanal daude haurrentzat, Disney ta moduko zozokeriak, hori bai erdaraz.

        • Peru Dulantz 2015-10-28 11:26

          Hor gurasoen inplikazo-falta ikusten dut. Haurrek 6-8 urte-edo bete arte, gurasoen esku dago erabakitzea zer ikusiko duten, eta argi dago oraingo familia euskaldunetan utzikeria eta zabarkeria direla nagusi gai horretan ere.

          • Bai Peru. Errua gurasoona da. Guztiz.
            Eusko Jaurlaritzak programazio bikaina eskaintzen digu euskaraz, askotarikoa, adin guztietarako, eta kalitate handikoa, baina guraso utzizabarrok nahiago dugu beste edozein erdal katetoko programazio txar mortala ikusi, euskara gorroto baitugu txikitatik.

          • Guat, sarean badago euskarazko filmeak eta marrazki bizidunak ikusteko edo jaisteko aukera, adibidez:
            http://euskal-encodings.com/smf/
            http://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/
            Egia da ETBek programazio hobeagoa eskaini beharko lukeela baina ez dezagun utzi telebistak hauta dezala ikusi behar ditugun edukiak.

          • Peru Dulantz 2015-10-28 16:32

            Guat. Gure etxean lortu genuen alabak euskarazko telebista ikustea beti-beti. ETB3ren eskaintza nahikoa eta gehiegi ere bada 6 edo 8 urtera bitarteko haurren beharrak asetzeko (egun osoa telebista aurrean igaro beharko balute ere). Gure etxean zera egin genuen: TDTko aukeretatik ezabatu genituen haurrentzako erderazko programazioa eskaintzen zituzten kate guztiak (Clan, Disney, Boing… ) eta aukera baliatu,z teledendak eta tele-titi batzuk ere bai. Hasieran beserik gabe onartu zuen, eta, galderak egiten hasi zenean, “gure antenak ez ditu kate horiek hartzen” azalpena oso erraz onartu zuen. Horri esker, telebista euskaraz ikustera ohitu zen, eta, orain, 12 urterekin, telebista guztiak eskura dituenean ere, ETB1 da beti egiten duen lehenengo aukera, eta hor gustuko ezer ez duenean, orduan jotzen du beste kateetara. Ezinezkoa? Ez, errealitatea (errealiatate bat).

          • Haurrak eta haurrak daude. Batzuk besteak baino konformaerrazagoak. Gure haurrek ihes egiten diote ETB1-i, gu bestela saiatuagatik. Gure haurren ikastolakide guztiek ere berdin. Gure lagunen haurrek ere bai. Gau giro, Gu ta gutarrak eta tarteka eskaini ohi den beste saioren batek erakartzen ditu, saiook desagertzen diren arte.
            ETB1ek baditu saio erakargarriak eta kalitatezkoak, baina oso programazio gorabeheratsua eskaintzen du, eta ikusentzuleak uxatu egiten ditu zenbait saio jasanezin eskainiz, baita prime-time delako tarteetan ere, eta behin uxatuta, itzularaztea ez da erraza izaten. Gurasoei eta oro har ikusentzuleei autokritika eta miilitantzia itsuak eskatu aurretik, programazio duina eskaini behar lukete ardurak dituztenek.

          • Kantu giro, eta ez gau giro esan nahi nuen.
            Eta Hego, zurean ez dakit, baina gurean ez du telebistak aukeratzen zein telebista ikusi, etxekook baizik.

          • Guat, telebistan zerbait euskaraz ikusi nahi baduzu telebistak duen programazioa jarraitu beharko duzu, hori esan nahi nuen, Internet eskaintzen dituen baliabideekin zeu sortzen duzu programazioa.

      • Peru Dulantz 2015-10-29 11:32

        Guat, nire adibidearekin esan nahi nizun gurasoek bere esku dutela seme-alaba euskaldunagoak edo erdaldunagoak izatea; ikusentzunezkoak hautatzerakoan, jostailuak erosterakoan, eskolorduz kanpoko ekintzetan apuntatzerakoan, liburuak, musika eta abar kontsumitzerakoan erabaki egokiak hartuz gero emaitzak hobeak izango dira. Bizilagunen (biak irakasleak) seme-alabak gurera etortzean harritu egiten ziren Shin Chan euskaraz ere bazegoela ikustean, eta gurasoak harritu egiten ziren seme-alabek erdaraz baino erantzuten ez zietenean…

        • Zuk erakusten diguzun bidea eredugarria da guztiz, Peru, baina nik ere zerbait esan nahi nizun. Haurrak eta haurrak daudela. Gurasoak eta gurasoak dauden bezala.
          Neronek ezagutzen ditut zu bezain eredugarriak, edo hortxe-hortxe, diren laupabost bikote. Horiek ere ez dute emaitza on-onik lortu, eta etsita daude seme-alaben hizkuntz erabilerarekin. Erreparatu egiezu datuoi bestela: elebidunak populazioaren %30 inguru omen gara. Horietatik ia erdiek erabiltzen omen dugu euskara, erdara beste edo gehiago. %15 inguru, diotenez.
          Baina ETBren ikusentzuleak %2ra ez dira heltzen, eta gehienak zaharrak dira, zenbat eta gazteago are gutxiago ikusten baita euskarazko katea, Cies-ek esana.
          Zeure teoriaren arabera, %0,5era ere ez lirateke helduko pulamentu pixka bat erakusten duten gurasoak.
          Bada, niri errazagoa iruditzen zait kalitatezko euskarazko kate batean diruak inbertitu, ehunka mila guraso ganorabako zuzentzen saiatu baino. Askoz merkeago aterako zaigu.

          • Peru Dulantz 2015-10-30 08:55

            Kar, kar.. .ados! Baina kontuan izan konpetentzia gero eta gogorragoa izango dela, eta aukeratzerakoan dugun irizpide bakarra kalitatearena edo erakargarritasunarena bada (eta ez hizkuntzarena), bada, gure telebista ezinbestez txiki eta merkeak zeregin handirik ez du izango dozenaka kate handi eta aberatsekin lehiatzeko. Horregatik diot umeak txikiak diren bitatean gurasoen esku dagoela ume horiek zer kontsumituko duten erabakitzea, eta urte horietan hartzen dituzten ohiturek betiko eragina izango dutela. Horretan pulamentua izan daiteke, edo ez; eta argi dago gehiengo handi baten kasuan ez dagoela.

    • eitb 2 lehen katea baino 7 aldiz ikusle gehio ditu. Inor ez da harritu?

  • EUSKALGINTZAK ez daki / ez du erantzuten 2015-10-28 10:14

    Harritu?
    Harrigarria litzateke ETB1ek dauzkanak baino ikusentzule gehiago edukitzea.
    Euskarazko katea hiltzen uzten ari dira, EAJren lehentasun osoa eta bakarra espainierazko (la lengua común, badakink) katea sustatzea baita.
    Ez dakidana da EHBildu zeren esperoan dagoen.
    Eta EUSKALGINTZA? Bizi ote da? Subentzioetatik heldu(rtu)ta akaso?
    HPS, Kontseilua, Topagunea, euskaltegi sareak, ikastolak, Euskararen Aholku(?) Batzordea… Eo… Euskalgintza… Badago inor bestealdean?
    Inori ez zaio ardura euskarazko hedabide publiko (oraindik) garrantzitsuenarekin gertatzen ari dena?

  • Ez dut uste jaurlaritzak ETB1 erahilko duenik. Baliogarriago zaie intentsitate baxuan bizirik mantentzea, hilzorian baldin bada ere. Nahiago dute somnifero gisa erabili: “euskal” atmosfera sortzeko oso baliogarria zaie. Eta logale horretan asko dira begiak itxita gustora daudenak. Zertarako erahil?

  • sorgintxulodademasa 2015-10-28 15:02

    Ni Perurekin nago.

    ETB askoz hobea izan zitekeen, bai. Eta izan beharko luke, bai. Gure diruarekin delako, besteak beste. Baina dena ezin zaio horri egotzi. ETB1 ez dugu ikusten oso txarra delako, baina aldiz, bestelako kateak kontsumitzen ditugu oso onak direlako? Ez dut uste hori bakarrik denik auzia.

    Ikus-entzuleen inplikazio falta handia ere badago. Zergatik? Bada, azken batean, euskararekiko atxikimendu eta inplikazio falta izugarria dagoelako orokorrean gure gizartean (minoria super onroso baina super minoritario bat izan ezik). Ikusi nahi duenarentzat.

    Filmak eskatzen ditugu, dokumental duinak, debate politikoak, arratsaldeko magazine arinak, lehiaketak… eta euskaraz eskaintzen denean telebistan, ze erantzun ematen diegu ikusleok? Ikusten al ditugu debate politikoak? Ikusten arratsaldeko magazineak? Dokumentalak? Lehiaketak? Edo… zenbat ikusten da Gran Hermano eta zenbat Gu ta Gutarrak?

    Marrazki bizidunen adibide argia aipatu da goian: marrazki bertsuak jartzen dira ETB3n eta beste kateetan. Zenbat etxetan (ustez euskaldunetan) ikusten dituzte umeek maioritarioki marrazkiak euskaraz? Eta umeek ikusten dutena zaintzen ez badugu, hori ere zaintzen ez badugu, ze demontrez ari gara?

    ETBko arduradunek errua dutela? ITZELA, jakina.
    Baina autokritika pixka bat ere…

  • Maite dut, bai, Maite, ETB!!!!!
    Gaurko teleberrian, nola ez, euskaldun guztioi ezin axola handiagokoa eta hurbilekoa egiten zaigun ROCIOko “hesi-pasa” ospetsua eskaini digute. Euskal kulturari lotuta doazen albiste guztien aurretik, gainera.
    Unerik “hunkigarriena”, esatariaren hitzetan, betiko hori: goizaldeko hesi-pasa.
    Inondik ere ez, hain urrun geratzen zaigun Zuberoko “Eüskara txesta, goza eta mintza” kanpaina. Inondik ere ez hamabost egun barru Baionan eskainiko den “Katalin Erausoko” pastoralari buruzko albisterik, inola ere ez “muga”z bestaldeko ezer…
    Eskerrik asko, Maite!
    Zenbat maitatzen dugun eskaintzen diguzun Euskal TB hori!
    Zuei esker!

  • Maite Iturberentzat bizpahiru galdera:
    1) Zer egin behar du euskaldun batek teleberri bat EUSKARA HUTSEAN entzun nahi badu? Bideo on bat eros, teleberria grabatui eta gero norberak nahi duen abiaduran ikusi, nahi duena ezabatuz akaso?
    2) Zergatik gaur, esate baterako, ARESen agur parlamentarioa zela eta, jasan behar izan dugu euskaldunok haren ERDARA HUTSEZKO hamaika diskurtso historiko? Berdin eguerdiko saioan zein arratsaldekoan. Portzierto!, zein ondo mintzatzen den ESPAINOLEZ!
    3) Zergatik GAZTELANIAZKO adierazpenak beti ipintzen dizkigu ETB1ek GAZTELANIAZ luze eta aspertzeko moduan (batzuetan inolako bikoizketarik gabe, gainera), eta ez, adibidez, txekieraz, errusieraz, alemanez edo beste hizkuntza batean egiten dituztenak?
    4) Inoiz ezin izango dugu teleberri normal eta normaldu bat ikusi, beste inongo hizkuntzen doinurik gabe, eta basko-baskoak bagina bezala? Hain da zaila hori eskaintzea?
    5)Esandako guztia beste telesaio askotara zabaldu daitekeenez gero, zergatik ez du behingoz Maite Iturbek edo dena delakoak NEURRIren bat hartzen Basqueteameak eta mexikarkeriak eta larunbat gaueko gainontzeko espainolkeriak kentzeko eta haien ordez FONETIKA BASKOA, BASKO HUTSA duten programak eskaintzeko? Batzuk (begira noraino garen ausartak!), Harkaitz Harkanoren Harkadia balitz ere, prest gaude historiaurreko SUSTRAIAK telesaioa berriz ikusteko ere!
    Seigarrena eta azkena) Bene-benetan: EZ DUGU dakiguna baino ESPAINOL gehiago IKASI NAHI.
    EMAIGUZU AUKERATXO BAT, PLEASE-OTOI-MESEDEZ-S’ILVOUSPLAIT-ARREN!

  • Europa Zaharretik bueltan, Nueva Españara iritsita, ETB1 ikusten jartzea otu gizagaixo honi.
    Zur eta lur berriz ere: gaur, 2016ko abuztuaren 28an, ilunsentiko lehen orduetan, duela BI URTEko pilota-partidua erre-ke-erre-transmititzen.
    Ezin motibatuago, beraz, ETB1 ikusten segitzeko.
    Nork dio ez duela oraindik gureak egin?

    • Peru Dulantz 2016-08-29 09:59

      Goazemankeko atalak ere errepikatzen ari dira prime-timean (tira, Irrikitawon nazkagarria kentzeko balio badu, ederki), hasieran poza eta guzti hartu genuen, baina; halako batean, joan den astean errepikatutako atal berbera berriz ere ematen ari dira, diodan bezala, prime-timean! Ez dute molestiarik hartzen ezta, sikiera, errepikatutako atal desberdinak bilatzeko haien artxiboetan, eta atal bera behin eta berriz ematen digute, astebeteko epean! Argi dago: autoboikota egiten ari dira, sozialisten garaian baino okerrago!