Sabino Aranaren gutuna kataluniarrei
Sabino Aranaren gutuna kataluniarrei
Katalandarrok, ar zein emeok:
Arren ondo oldoztu zer eitten zabizen. Trokaren ertzeruntz goiaz, baina au moropiloau askatuteko astijaz gabiz ondiño. Politik-elite berenburuzaliak erabili zaitube, aurreikusi eziñeko ondorijuak ixan leikezan igikunde moldabako bategaz bat eitteko. Buruba nastu gura dautsube alegizko zenbakiakaz eta guzur-aginduakaz. Zuek akats andi bat eittea gura dabe. Arriskuba egijazkua da, ukututeko adiñakua. Zorokeri bat eittekotan zagoze. Baña ondiño atzera eitteko garaiz zabize. Ondiño Españatik alde eitteko garaiz zagoze.
Ez begitu orrela, ez dakit ze (sartu amen erdal berba deunga bat) uste ixan dozuben esango nautsubela. Ez naz ez Atresmedia, ez Mediaset ez Radiotelevisión Españolan dirupeko otseña. Ez naz emen jezarriko atzalduten buruzkatasuna edo independentzija buruerailketa danik. Ez dot ikusten kale-aldarririk Dublinen Bakalderri Batura itzultzeko eskatuten. Aljerren erdigunian ez dago iñon aldarri-izararik zabaldurik esanaz “FLNek zirija sartu euskun. Liberté, egalité, fraternité!”. Iñor ez dago nigarrez Eslovakerrijan bere taldia ezin dalako ibili Txekierriko ostikolaritza-norgeiagokan. Bortxa-agintza edo diktadurai izkillurik saldu ez dautseen Españako jaurlaritzen zerrendea bezain luzea da buruazketasunaz edo independentzijaz damu diran errijen zerrendea. Ulerrgarrija da: danai atsegin jake burujabetza, batez be Katalerri bezela zeu bazara amari tupperrak gertatuten dautsazuzana, eta aitta ordi jipoilari bat badekozu, atorran gañean oka eitten daben bittartian zezelka esaten asten jatzuna zuk berari notin gisa zenbat zor dautsazun[1].
Edozelan be, asmo itauntze edo erizkizundiak irudi ñabarra iragarrten dauskube auteskundien osterako: buruazkasun edo independentzijaren aldekuak eukiko dabe jesarlekuen geiengoa, baña ez, barriz, autakien geiengoa, aldekoak geijago izan arren aurkako garbijak baño. Egoera orri, Politik-iztiko izkera berezijan “kaka mokordo galanta” deittuten dautsagu. Orrek eroango gattu barriro be buruazkatasunaren ondiño-ez-baña-ije-bai-azkenaurreko-urratsera. Barru jatera, gogaitasunera, eta Bassas’tar Antoniren ikus-iritzi emonaldijetara. Eta dana zergattik? Lau, iru —bi?— puxtarri negarrgarriko aldeagattik autaki asmuetan.
Barka, baña au ezin leike ixan. Badakigu txindiagaz zimurrak izateko ospe sonatuba dozubela, baña ezin dautsazube zekenkerijagaz baietzari puxtarri pare bat lapurtu indepe ahaldogundarren, lopeztenatar garraztuen eta azken orduko zalantzatijen artian, eta dana orrela zapuztu. Buruazkatasunagaz ezin leike txizepela izan, ostantzian Maneldarren laugarren abesti-xaflak arrapatuten zattu laterri-egiturarik baga, eskandinavitarrenaren pareko buruerailketa neurriagaz eta Mossoak zer egin be ez dakijela[2].
Egin zeuon burubari mesede, eta oratu atiari. Asikeratan gogaikarrija egingo jatzube, alokatzeko etxia bilatu biarko dozubelako, eta ura eta argija ordaindu, eta aitta noz-edo-noz gabaz mozkortuta agerrtu eta kaka egingo dautzubelako ate aurreko oski-oialian, amorruan amorruz. Baña bidai-zorrua gertatzeko orduba dozube. Mirespen eta arrotasunan naste batez begituten dautsubegu, eta etorkizun urrun baten Eurovisionen 12 puxtarri emoteko agindu lausuagaz. Ondo oldoztu. Andorraren puxtarriakaz, berramar eta lau dira gero.
Itzulpena: @anaisni
[1] Itz-irudi onetan luzatuz gero, beste idazpen oso bat eiñ neike, eta irrikaren zirikadea ANDIA izan da.
[2] Larregizkua ete da gomazko pilotak erabiltea ukelelien neurri bako erabiltzailien aurka? Orra eztabaidarako gaija.
Sabino Aranaren gutuna kataluniarrei
Aiseago irakurri dut katalanezko aldakia euskara aranazalean egindakoa baino.