LGTB zahar-etxea, jendez gainezka
LGTB zahar-etxea, jendez gainezka
2013. urtean ireki zuten Europako lehen LGTB zahar-etxea Stockholmon (Suedia). Gaur egun Lesbiana, gay, bisexual zein transgenero edadetuen itxaron zerrenda luzea dago. Regnbgen edo Ostadarraren etxea du izena eta lehen itxuran gainerako zahar-etxeen oso antzeko ezaugarriak ditu: “Ekintza berak egiten ditugu, bizitza modu bera dugu eta era berean maite dugu elkar”, dio bertako kideetako batek Reuters berri agentziak jasotako adierazpenetan. Hala ere, badu ezberdintasunik: gizartean gutxiengoa den talde bat –LGTB kolektiboa eta gainera edadetua– elkarrekin modu seguruan egon ahal izateko espazio bat da.
55 urtetik gora dute guztiek eta gehienak Gizonezkoak dira; azkengabeko itxaron zerrenda luzea dago bertan izen-emateko. Helburu nagusia: zahartzaroan, berriro, armairura ez bueltatzea.
Ezagutzen duzu antzeko esperientziarik? beheko bideoak Stockholmokoaren berri ematen du (ingelesez):