Alternatiben Herriak txapela pasatuko dau

Bilbon, urriaren 24an, Alternatiben Herria egitasmoak izango dabezan gastuei aurre egiteko antolatzaileak diru bilketa jarri dabe martxan gaur, crowdfunding kanpaina erraldoia abiatuta:

“Alternatiben Herriak zeure bultzada behar dau”

alternatibenherria.eus

Alternatiben Herriak ekimeneko lantaldeak urteak daroaz alternatibak lantzen, eta “guztion laguntzea” eskatu dau gaur. “Izan be, horrelako ekimen bat antolatzeak kostu ekonomiko handia suposatzen dau. Argi izan behar dogu Alternatiben Herria aurrera atara nahi bada ezinbestekoa dala dirua biltzea”, adierazo dabe kideak, uriola.eus-en irakurri dogunez.

Alternatiben herria

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako partaide diran eragile ugari alkarlanean prestatzen ari dan ekimena da Alternatiben Herria izenekoa, eta egungo eredu kapitalistaren aurrean alternatibak egon badagozala frogatzea dau helburu; “alternatibak dabezan herria, bizirik dagoan herria da-ta”.

Hori dala-ta, Alternatiben Herria ekimeneko kideak mezu zuzena bidali deutso Euskal Herrian bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat posible dala sinetsita lanean dabilenari, urriaren 24koa derrigorrezko hitzordua dala begitanduta. “Eraldaketaren bidean danon lana behar-beharrezkoa da. Horregatik alkarlanerako deia egiten deutsegu ekimen honetan parte hartu nahi daben lagun eta eragile guztiei”.

Alternatiben Herriak txapela pasatuko dauUrriak 24 zapaturako, egun beteko egitarau oparoa prestatu dabe. “Bilboko erdigunea herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez beteko dogu”; hitzaldi, azoka, tailer, kale ikuskizun eta jolasez. “Aldarrikapen eguna izateaz aparte, ospakizun eguna” ere izango da.

Landuko diran eduki nagusiak: natura; ekonomia eredua; demokrazia, soberania eta parte hartzea; bizitzaren iraunkortasuna; aniztasuna; eta ondare komuna izango dira. “Orain erronka guztion artean gune horiek ahalik eta gehien indartzea da”.

“Bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat posible dala erakutsiko dogu”.

 

Hemen duzu mobimenduak ezagutzera eman daben manifestua, baita atxikimendua agertzeko aukerea be:

Alternatiben Herrian sistema aldatzera goaz

Alternatiben Herriak txapela pasatuko dau