Guk ere izan genuen “ihes egin beharra”

Ahotsak proiektuan sareratutako bideo honetan ondo jasotzen da zer den etxea utzi behar izatea, gerra dela-eta norbere herrialdetik “ihes egin beharra”; adierazi digu Asier Sarasuak, Eibartik blog-ean.
.

Gerrateak, ihesaldiak eta etorkinak hizpide diren honetan, beharbada komeni da gogoratzea hemen ere antzekoak bizi izan genituela orain gutxi. Izan genituela gu “liberatzera” etorritakoak, izan genituela ihesaldiak, izan genituela ihes egiteko itsasontziak, izan genituela itsasoan itotako umeak,… Izan genituela, baina, era berean, han eta hemen abegitsu jaso gintuzten herritarrak, Belgikan, Frantzian, Errusian, Mexikon…

Ahotsak proiektuan jasotako lekukotasunekin, bost  bideo zirraragarri hauek sareratu dituzte, “Gerra zibileko lekukotasunak ikasleentzat” sailean. Oiloipurdia ipintzekoak. Gure ihesaldiekin, gure haurrekin, gure itotakoekin. Gaur egungoa hobeto ulertzen lagundu dezaketenak, beharbada.

Horietako lehenengoa da hau: Ihes egin beharra.

Guk ere izan genuen "ihes egin beharra"Hondarribiko amona eta (bi)lobak, Hendaiako hondartzan, ihesi (GureGipuzkoa.net)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.