Hiru zakarrontzik, helmuga bera
Oporretan nenbilen Sorian, hiriburuan. Bizikletaz probintzia osoari buelta eman ostean, azken egunotan hirian geratzea erabaki genuen. Goizean goizo, okindegira jaitsi nintzen ogia eta egunkaria erostera.
Egurrezko banku batean, eguneko lehen printzez lagunduta egunkaria irakurtzeari ekin nion. 35 urte inguruko mutil bat hiru zaborrekin heldu zen. Plastiko beltzeko poltsa ohiko kontainerrera bota zuen, beirazko botilak banan-banan zulotxotik eta ondoren plastikoekin hasi zen.
Egiteko horretan zela, zakarraren kamioia heldu zen eta metalezko kontainerra (zakar normalarena) hustu zuen barruan. Ondoren, gaztearen eta nire harridurarako, plastikoen kontainerra hartu eta zulo beretik hustu zuen eduki guztia.
Gazteak ikusia ezin sinetsirik kamioi gidariari bota zion: “Baina zer ari zarete egiten? Zertarako birziklatzen dugu, bada?”. Eta kamioilariak patsadatsu, “lasai, ondoren zabortegian banatzen dugu berriz”. Kamioia martxan jarri eta ospa.
Nik birziklatzeari utziko niola erabaki nuen egun hartan. Ez dut nire hitza bete, baina gogoa behintzat sentitu nuen. Inguruotan ez dut sekula halakorik egiten ikusi. Eraman gutxienez, kamioi ezberdinetan eramaten baitute zaborra.