Lopez gure erabakitzeko eskubideari buruz

cc Daquella manera
cc Daquella manera

Zer erabakitzeko ordea? Niri oraingoz ez didate ezer erabakitzen utzi. Are gutxiago, bozka erabakitzeko eskubidea ere ez dugu bermaturik eta.

Independentzia ala autonomismoa nahiago dugun erabakitzeko eskubidea? Espainarekin zerikusirik izan nahi dugun ala ez erabakitzekoa? Herri kontsulta bat ospatzea nahi dugun edo ez erabakitzekoa?

Lopezek esatera hiritarrongan eragina duten ia gai guztien inguruan erabakitzea ahalbidetzen digu. Duela 30 urte boto eskubidea zuten herritarren %53ak soilik onartu zuen estatutuari buruz ari da bai, %41eko abtentzioa eragin zuenari buruz. Eta bete ez den hori bera.

Lehendakaria txistezalea atera zaigu, eta gu, konturatu gabe…