Asteko inkesta: Kontxako bandera, noren alde?

Aurreko asteko inkestan ikasturte berriko asmoei buruz galdetu genizuen, eta askok ezkutuan gorde nahi izan dituzuen arren, beste ezeren gainetik “sasoian jarri” izan da aukerarik hautatuena, “pilatutako lanak egunean jarri” eta “arinago lotaratu” zein “beste hizkuntza bat ikasi” aukeren gainetik.

Datorren astera begira, galdera berria dakargu, sasoian betean diren kirolariekin zerikusia duena.

(Argazkia: Baleike).

 

Asteko inkesta: Kontxako bandera, noren alde?Kontxa

Kontxako bandera eskuratzeko lehen jardunaldia jokatu zen atzo; estropada ikusgarria.

Gizonei dagokionez, eta espero bezala, Hondarribia izan zen indartsuena, 19 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Bi segundo eskasera heldu da Urdaibai eta apur bat atzeratuago Orio (14 segundo eta erdira) eta Kaiku (kasik 16 segundora).

Emakumezkoena, are zirraragarriagoa, bi beharrean hiru baitira bandera eskuratzeko aukeran diren txalupak. San Juanek hartu du aurrea 10 minutu eta 36 segundoko denborarekin, eta oso hurbil ditu Hibaika zein Zumaia, bi eta hiru segundotara, hurrenez hurren. Orio, apur bat atzerago (13 segundora). Lan bikaina lau txalupena.

Estropada datorren igandean erabakiko da eta… zuk, lagun, noren alde egingo duzu?

.

Asteko inkesta: Kontxako bandera, noren alde?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.