Migrazioak eta hipokrisia

Normala ere bada hainbeste etorkinen oldearekin barruak dantzan jartzea. Irudien indarrak bizi gaituen honetan, nola egin ihes izugarrikeriari, gure berdinak diren pertsonetan geure buruak, lagunak eta ahaideak ikusteari? Eta ez bakarrik Jon Juaristik ABCn dioenagatik : “a los europeos les despiertan sentimientos de culpa que deben eliminar cuanto antes porque están convencidos de que la culpa es tóxica y produce cáncer”. Juaristik aipatzen duen erruaren  sentipen hori oso kristaua eta geurea dugu, kulturala zeharo, baina kasu honetan, nago sentimendua ez dela kontu espiritual soila eta baduela oinarri zientifikorik: neokolonialismoa erein eta armak saltzen dituenak, errefuxiatuak jasotzen ditu bueltan. Geuk eragindako kaltearen ordaina dela oraingo uzta hau, azken finean.

haur siriarrak

Juaristik esaten duena esan, minbiziarekiko beldurra baino, geure buruak inoiz egoera berean aurkitzearen beldurrak bultzatu gaitu erruki orokor honetara. Ispiluaren efektua bezalakorik ez da. Horixe du aldea oraingo honek atzo arte ikusi dugun etorkin andanarekin: lehen ere itotzen ziren umeak bidean, baina ez ziren egoten gureak bezala jantzita. Zergatik errukitu hainbeste batzuekin eta ez horrenbeste besteekin? Zertan dago aldea?

Bistan da: azken urteetan Melillako alanbreetan zintzilik ikusi ditugun horiek guztiek ez dituzte gureak bezalako oinetakoak. Soinean daroezan Zarako arropak ere, oso aspaldikoak dira, duela hamar tenporadatakoak, gutxienez, ez duzu konparatuko Turkian barrena etorritako hauek duten modaren zentzuarekin. Gure berdi-berdinak dira eta, gezurra badirudi ere.

Hala ere, ene baitakotz, batzuekin eta besteekin dugun desberdintasun honen zergatia, aurrerago bilatzeko astia izango da, luzerako baitator kontua. Orain beste galdera batzuen erantzunak aurkitzea da presazkoago. Esate baterako, zer egiteko nago prest neu neroni?

Hungaria bere mugak irekitzen hasi bezperan, Rue89 agerkarian irakurritako lan batek nahastu zidan gogoa: Manifa eta gero zer eginen dugu? Aipatu dugun bidetik, bada esaten duenik, Siriakoengatik dagoela bera borrokan, ez besteengatik. Beste batek dio, jasoko lukeela familia bat bere etxean, baina poxpolo kaxa batean bizi dela bera… eta hala.

Neure buruari egiten dizkiot galdera horiek guztiak orain. Bai, joango naiz errefuxiatuentzat irtenbide poltikoa eskatzen duten manifetara, emanen dizkiot 100 euro Intermon edo baten bati,  gauza gehiago ere eginen ditut gobernuz kanpoko erakundeen bidetik: ogia bildu, ura banatu… Erraza baita munduko miseriari irabazteko moduko ideiak edukitzea, baina zertarako nago prest egiazki?

Errefuxiatu horiek guztiek, harrera beroaz harago, aterpea, jana, osasuna, lana… behar dute. Nik daukadan guztia merezi dute. Berdin berdin. Zeri egingo diot uko eurei emateko? Noraino nago prest neurea kolokan jartzeko?

 

 

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

7 pentsamendu “Migrazioak eta hipokrisia”-ri buruz

  • zakarias aiztierdi 2015-09-07 13:21

    Bat nator. Gai hontan ta beste hainbatetan, manifatik harago zer?
    eonola, nik uste zilegia dala eskatzia gure izenen boterea kudeatzen dutenei esku har dezaten, larrialdi hau bizi duten pertsonei laguntzeko.
    Gure botuak ahalbidetzen die estaduei eta tokiko jauntxoei (gurian, arma enpresak laguntzen ditun PNV) gerrak eitea, baliabidek lapurtzia, injerentziak ta abar. Beraz, botua alda dezakeu / behar deu

  • Zakarias, aspaldikoa, arrazoi duzu diozun horretan. Horregatik idatzi dut “joango naiz errefuxiatuentzat irtenbide poltikoa eskatzen duten manifetara”. Irtenbide politikoa eskatzea zilegia da, beharrezkoa ere bai, baina, batez ere, errazena ere horixe da. Eta maisuak gara horretan. Horregatik artikulutxo hau, gauza bat baita agintzen dutenei zer egin behar duten erabaki eta betetzeko eskatzea eta, bestea, norbera zertarako dagoen prest jakitea. Nik, behintzat, ez daukat oso argi zer bai, zer ez eta noraino.

    • “joango naiz errefuxiatuentzat irtenbide poltikoa eskatzen duten manifetara, emanen dizkiot 100 euro Intermon edo baten bati, gauza gehiago ere eginen ditut gobernuz kanpoko erakundeen bidetik: ogia bildu, ura banatu…”

      Hau benetan egiten baduzu eta errefuxiatuen auzian zelan jokatu dakienei laguntzeko balio badu, ez da hasiera makala. Azkenean, nork bere bizitza eta premiazko betebeharrak ditu eta batzuek denbora faltagatik dirua emango dute eta besteek dirua faltagatik ba denbora eskeiniko dute (edo biak emango dituzte). Ez gutxietsi hori, askotan norbanakoak ezin duelako gehiagorik egin, euren familia mantendu eta hipotekak ordaindu behar dituztela-eta. Gero, bai egongo dira baliabideak dituztenak familia bat hartzeko edo errefuxiatu bati lana eskeintzeko, baita preparazioa dutenak ere, baina ez da ohikoa izaten eta onartu beharrean gaude.

      Nik behintzat hala ikusten dut, baina baliteke autokonplazentzian erortzea.

  • Ba Hasier, norbera bere eskuzabaltasunaren jabea da, eta hemen eskuzabalak izan behar garela esaten hari direnak, asi beharko lirateke euren etxe barruan gende hau honartzen. Pentsaubez! merkeago da eskuzabal ta pobresista sentitu, zureak ez diren eskuzabaltasunagaz.

  • Jendea jota dago eta ez du etorkizun-ikuspegirik. Sistemaren komunikabide, sindikatu, patronal, ong eta erakunde politiko guztiek “errefuxiatuen” ipuin bat asmatzen dute populatxoarentzako eta horiek ezbairik gabe sinisten dute ipuntxo guztia galdera txintik egin gabe. Sistemaren aktore guztiek errefuxatua onartu behar direla diote eta jendeak humanismo eta moral faltsu baten izenean amen.

    Europa eta Euskal Herriko belaunaldi berrien etorkizuna izorratzen ari zarete guztiz desitxuratua den eta zuekin zer ikusirik ez duen gertaera koiuntural batengatik, eta zuetako gutxik ikusten duzue ezer arrarorik sistemako politikari, alderdi, erakunde, komunikabide, patronal, sindikatu eta ongta guztiak sekulako propaganda kanpaina egiten ari direnean egiatik ezer gutxi duen kontu baten inguruan. Ez da mugimendu migratorio natural eta espontaneo bat, ez dira errefuxatuak, ez dira siriarrak eta ez datoz asmo onekin eta ginera milioika sartuko dituzte datozen hilabeteetan. Europaren kolonialismoan lagundu nahi duzutenak abixatuak zaudete, gero damurik ez.

  • Xabier Goitia 2015-09-09 09:04

    Hi, Txikito, non bizi haiz hi?ez badira errefuxiatuak eta ez badira siriarrak, zer ditut, ba, martitzekoak?

    • Ez dira errefuxatuak. Siriar errefuxatuak inguruko herrietan edo gobernuaren kontrolpeko guneetan geratzen dira: 7milioi barne-errefuxiatu Damascus, Homs, Hama, Latakia edo Tartus inguruetan; eta 10milioi errefuxatu baino gehiago Turkia, Jordania, Libano edo Grezian. Alemaniara bidaltzen dituztenen gehiengo osoa adin militarreko (20-40urte) gizonezko gazteak dira eta mundu musulmaneko gune askotarikoak: Afganistan, Irak, Pakistan, Eritrea edo Jordania, Siriaz gain (“quintacolumna” sunnita bat? XXI. medeko martxa orlegia?). Errefuxatuak baino, inmigrante ekonomikoak dira (gutxienez), izan ere, denek nahi dute Alemaniara joan bertan muxutruke 1200euro eta pixu bat jasoko dutelako beste diru-laguntzataz gain. Baina arazoaren funtsa ez da soilik ziria sartu digutela datozen hilabeteetan milioika kolono islamiar irensteko. Kontua haratago doa:

      1) Atzo bertan Merkelek: ” Etorkinen etorrera masiboak Alemania eraldatuko du”. Hau da, Merkel kripto-juduak argi esaten digu Alemaniar herria erabat transformatzea (islamizatzea?Arrazialki mestizatzea?Kulturalki suntsitzea?) dela bere (edo bere nagusien) asmoa, eta argi esaten du.

      2) Arabia Saudik ez ditu “errefuxiatuak” onartzen bere lurretan (gainontzeko estatu petroliferoak bezala) nahiz eta ISIS eta Al Nusraren atzean dauden. Hori bai, europako errefuxatuak lagunduko ditu 200!!!! Mezkita eraikiz Alemanian

      http://www.faz.net/aktuell/politik/fluechtlingskrise/die-golfstaaten-schotten-sich-gegenueber-fluechtlingen-ab-13789932.html

      3) Azkenik ISISek berak onartu du 4000 soldadu gutxienez infiltratu dituztela “errefuxatuen” artean.

      Zuria eta Botilan? Esnea! Eta hau hasi besterik ez da egin. Badago plan bat Europan masa kritiko islamiar sunita bat sortzeko. Eta hori oso agerikoa da

      Gadaffik 2011ean iragarri zuen Bashar Al Assad heroiak 2013an gogoratu zuena: “Miles de personas invadirán Europa desde Libia. Bin Laden se instalará en el norte de África y dejará al Mulá Omar al mando en Afganistán y Pakistán. Tendréis a bina Laden a las puertas”.

      AEB eta Europedar Batasunaren atzean dagoen Internazional Lukurariak jakin bazekien hori, eta helburu hori izan du hasieratik gure kalterako.