Bizi zaitez slow
Geldotasuna bizitzaren oinarri du slow mugimenduak. Egungo errealitateak inposatzen duen bizkortasunari kontrajarrita, gelditzeko gonbita egiten digu. Geldiu, arnasa hartu eta lasai ibiltzera bultzatzen gaitu, alegia.
Agian, elikatzeko moduan izan du bizitza modernoak eragin gehien. Noski, gaur egun inork gutxi du goiza sukaldean pasatzeko astia, baina esfortzu bat egiteak pena merezi ohi du. Janari azkarra izenez ezagutzen dugunaren aurka jaio zen, hain zuzen ere, slow mugimendua.
Janaria, osasuna, lana, sexua, heziketa, aisialdia… guztia mantsotu dezakegu. Egiten ditugun gauzez gozatzeko, edo egiten ditugula konturatzeko, gutxienez.
Gauza bakoitzak bere denbora behar du eta guk denbora hori ematen ikasi behar dugu.
Lanean azkartasuna eskatzen digutenean, ezin lo hartu, noski. Baina azkartasun hori bizitzako gainontzeko eremuetara zabaldu dugu, kasik konturatu ere egin gabe. Telebista ikusten, bi minuturo zapping egiten dugu, ezer hobea eskaintzen diguten ikusteko. Kotxean ere potentzia handiko kotxeetan ibiltzen gara eta konturatu ere egin gabe 140ra goazela konturatzen gara. Oporretara ere, estresatzera joaten gara. Hiru astetan Argentina osoa ikusi nahi, baina ezinezkoa dela konturatu behar dugu. Plazerraren bila ere di-da batean joateko ohitura dugu, bila joatze hori ere atsegina dela ahaztuz. Eta horrela beste mila adibide.
Azkar bizitzera ohitu gara, baina mantso bizitzen ere ikas dezakegu eta eskertuko dugu.
(Carlo Petrini, Slow Food mugimenduaren sortzailearen hitzaldi bat)