Hilobi bihurtutako kamioiaren mezu makabroa
Kamioi baten atzealdean pilatuta zeuden 71 pertsona itota hil dira. Austriako errepide ertz batean topatu dituzte gorpuak. Egunak zeramatzaten frigorifiko erraldoian arnasik hartu gabe. Serbiatik ezkutuan zetozen etorkinak dira biktimak, siriarrak horietariko batzuk. Gidariek ospa egin zuten hilotzak abandonatu ondoren. Hilketarekin harremana dutelakoan lau gizon atxilotu ditu poliziak, ustezko trafikatzaileak denak. Tartean ez daude kamioia zeramaten bi pertsonak.
Austriako sarraskiak muturrera darama errefuxiatuen krisiaren irudiek sortutako nahigabea. Libiako hondartzak ere izan dira desesperazioak hildakoen lekuko, berrehundik gora hil ziren atzo Mediterraneoan. Europako estatuek migrazioei emaniko erantzun biolentoek (polizien kargak, alanbre-hesiak…) estatuen balio sistemaren noraeza berretsi dute. Tamainako hondamendiari soluzioak ematerako orduan kale egin du Europak.
Kointzidentzia makabro batek lotu du tragedia eta hil-kamioiaren jabea zen enpresa. Eslobakiarra da ibilgailua errotuluekin identifikatzen duen negozioa, nahiz eta kamioia 2014an saldu zuela argitaratu duen Hyzak Facebook-en. Giza elikadurarako hegaztiak banatzeaz arduratzen da Hyza izenekoa. Hain zuzen ere, etorkinen kontrako publizitatea egiteagatik nabarmendu zen, iragan maiatzean. Gizakien tokian oilaskoekin jarri zituzten, auto baten maletategian estu-estu eginda.
Eslobakia mugan poliziak atzeman dituen animali gaixo atzerritarren istorioa kontatzen du spot-ak. Bertako oilaskoak goraipatzen ditu kanpokoen aldean. Inmigrazioari Stop logoak apaintzen du bideoa, publizitatea bestelako aldarrikapen gizatiarrago batzuekin lotuz.
Umoreak barrerik eragin ez dionik bazegoen.Kanpainak kritika andana jaso zituen herrialdean, errefuxiatuen krisiarekin denboran bat egin duelako. Heriotzak gertatu eta gero, polizia ikerketa amaitu bitartean, kointzidentzia krudela dirudi. Hyza enpresaren arabera, “konpainiak edo langileek ez dute tragediarekin zerikusirik. Kamioiaren erosleak ez zion gure irudia ezabatu”.
(Irakurgaia: Brindando tras la concertina, con amor y estupor. Alberto Moyano)
Hilobi bihurtutako kamioiaren mezu makabroa
HiltzenHil: Euskal Traidoreen Pentsamendu Bakarreko Jesuita Biolentoen Komandoa (ETPBJBK) begira dago. Ez dute atsegin Zuzeu-ko askatasuna. Ez dute atsegin Kuran Postmodernoaren Dekalogoko 6. artikuloa (“Immigrantea maitatuko duzu”) betetzen ez duen indibiduoa. Ez dute atsegin jendea aberriaz kezkatzea.
Ez zara sozialdemokrata. Ez zara ekologista. Ez zara feminista. Ez zara espainiar errepublikarra. Ez duzu espainiar federalismoa behar bezela maitatzen. Ez duzu Podemos behar bezela maitatzen.
Izan inperialismoaren txotxongilo.
Egin ETPBJBK-en twitter kontuen iraultzarekin bat (ETPBJBKTKI).
Ikasi ezazu master bat eta zure burua aditutzat izan.
Ahaztu aberria. Maitatu Espainiar monarkia.
Gora Podemos.
Gora “Zutik Euskal Herria”.
EHBilduk ez du bozkarik galdu.
OBEDITU!