Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote (euskarazko prentsan)

Iruñeko Euskalerria Irratiak aspaldi merezi eta aldarrikatzen zuen lizentzia jaso du eta ZUZEUn asko pozten gara; bazen garaia!

Honela iragarri dute ezagutu berri dugun notizia beren web atarian:

 

Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote

27 urteren buruan, irrati iruindarrak emititzeko baimena jasoko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuraren ondoko prentsaurrekoan.

Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote

1987ko azaroaren 7an hasi zen emititzen Euskalerria Irratia. 2015eko abuztuaren 28an heldu zaio emititzeko lizentzia. 27 urte lizentziarik gabe. Eta 30 baimena eskatzen, emititzen hasi aurretik hasi baitzituzten tramiteak irratiaren bultzatzaileek.

Euskalerria Irratiari lizentzia emateko erabakia ez du Nafarroako Gobernu berriak hartu. Iragan denboraldian, Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banaketaren azken fasea errepikatzeko agindu zion Yolanda Barcinaren gobernuari. Hark osatu zuen kontratazio mahai berria. Eta kontratazio mahai horrek erabaki du lizentziak Euskalerria Irratiarentzat eta NET21 irratientzat direla.

Kostata baina azkenean Euskalerria Irratiari aitortu diote emititzeko eskubidea. Eta Iruñerriko euskal hiztunon komunitateari, irratia bere hizkuntzan entzutekoa. Nolanahi ere, ezin ahantzi urte hauetako bidegabekeriak.

.

Komunikabideetan izandako oihartzuna:

.

Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote!BERRIA egunkarian:

Nafarroako Gobernuak irrati lizentzia emango dio azkenean Euskalerria Irratiari.

Bidegabekerian, 27 urteko bidea (Urtzi Urkizu).

Erreakzioak.

Zorion mezuak Euskalerria Irratiari.

 

ARGIA aldizkarian:

Euskalerria Irratiari lizentzia eman dio Nafarroako Gobernuak 27 urteren ostean.

Mikel Bujanda (Euskalerria Irratiko zuzendaria): “Gure eskubideen jabe izatea irabazi dugu”.

Lizentzia azkenean, erori da harresia (Xabier Letona).

.

Euskalerria irratiaz ZUZEU-n:

.

 

Euskalerria Irratia, euskara, hedabideak, lizentzia, nafarroa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude