Bilboko Aste Nagusia, laburpen bat egunez egun

Bilboko Aste Nagusia, laburpen bat egunez egunAgorrilaren 22ko zapatuan, euripean piztu zan Aste Nagusia bero zapa itzelagaz amatatu eben atzo Bilbon, agorrilaren 30eko domekan, festetako ikurra dan Marijaia parrandazalea itsasadarrean gora etorrela txalupan erreta. Guztira bederatzi eguneko jaiak izan dira; atsedenik bako hogeitalau ordu eguneko.

Bilboko Konpartsek, jai herrikoi eta parte hartzaileen protagonista totalak direnak, Hamaika telebistako irudien laguntzagaz, bederatzi egunetako bakoitza bideotxo batean laburtu dabe:

 

Agorrilaren 22a, zapatua (lehenengo eguna)

 

Agorrilaren 23a, domeka (bigarren eguna)

 

Agorrilaren 24a, astelehena (hirugarren eguna)

 

Agorrilaren 25a, martitzena (laugarren eguna)

 

Agorrilaren 26a, eguaztena (bosgarren eguna)

 

Agorrilaren 27a, eguena (seigarren eguna)

 

 

Agorrilaren 28a, barikua (zazpigarren eguna)

 

Agorrilaren 29a, zapatua (zortzigarren eguna)

 

Agorrilaren 30a, domeka (bederatzigarren eguna)

 

El País egunkariak “Informe del ruido, especial ferias y fiestas de verano” txostenaren barri ematen eban herenegungo notizia batean.

Aztertu dabezan hirietatik, Bilboko jaiak ei dira zaratatsuenak, eta gehien luzatzen direnak: “Txosnek goizeko zazpiak arte dabe musika, eta zabalik dira zortziak arte. Soinuak 95 dezibelioko muga dau goizeko bostak arte, eta 85ekoa zarratu bitartean”.

 

 Bilboko Aste Nagusia, laburpen bat egunez egun