Txiorik onena (35. Astea)
Asteko txiorik onenaren bila jarraitzen dugu, eta aurreko bi asteetako irabazleek gai bera hartzen zutenez ahotan, zezenketen Donostiara itzulera (Xabier Mendiguren Elizegik lehenengo eta Igor Elortza Aranoak gero), asteon guztiz aire ezberdinekoak dira aurkezgai ditugunak.
Sorta honetatik (abuztuaren 15etik 21era bitartekoak) zein begitantzen zaizu finena?
.
#Frontoi horretan #pilotak ihes egiten badizu #txalupa behar! Zer deritzozu @dco1971? pic.twitter.com/LXz6wX41Ps
— Miren Vives (@MirenVives) August 19, 2015
Burura etorri ezin zitzaiona erraz zetorkion ukabiletara. #haika #mikroipuina
— Bixente Serrano Izko (@Bixentesi) August 19, 2015
Zikindutako autoaren kristalean "maite zaitut" idatzi zuen #mikroipuina
— Idoia Torregarai (@bootxo) August 19, 2015
Ezin hitzak gogoratu. Nahasi dira oroitzapenak. Neraman soineko loraduna dut gogoan. Eta loreen dardara hura zu joan eta gero #mikroipuina
— ilaski serrano (@MeriLing1) August 20, 2015
Atzo auzoko Herrikoaren inguruko bilkuraren hasieran: "La haremos en castellano y asi nos ahorramos repetir 2 veces lo mismo". #AuzoLotsa
— Nestor Esteban (@NEScaloni) August 20, 2015
Gauza zailen antologiarako https://t.co/AM21lUYHEL
— Iñigo Aranbarri (@inhigoaranbarri) August 20, 2015
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Ilunbe Gipuzkoako Bertsolari finalean beteko da #horihalada
— Igør (@ielortza) August 13, 2015