Txosna muntatzeko sistema iraultzailea (Mekauen)

Txosna muntatzeko sistema iraultzailea (Mekauen)

Pasa de astean, Bilboko Aste Nagusiarako txosnen muntaketa hasia zala-ta, Areatzako Kulturgunean Eguzkizaleak konpartsarena erakutsi geuntsuen, timelapse bideoan.

Kulturgunea baino apur bat barrurago, Triangune izeneko gunea osatzen dabe Bizizaleak ekologistek, SinKuartel antimilitaristek eta Mekauen internazionalistek. Hiruren artean egitarau oparoa aurkeztu dabe hauek bere, baina… Mekaueni txosna muntatzea ahaztu ez zaio ba!

Zorionez, sistema barri bat asmatu ei dabe horretarako, “Two seconds easy” deiturikoa (bi segundotan baietz!), eta prest egongo ei dira Marijaiaren etorrerarako, bi ordu barru!:

Hau da hau txosna muntatzeko sistema iraultzailea!

.

TRIANGUNE (egitaraua)

Agorrilak 23, domeka

– 10:00. Bloodbowl (Abaco) + erakusketa. Ludoteka familiarra.

– 19:00. Dantza Plaza.

 

Agorrilak 25, martitzena

– 11:00. Nekazal Azoka.

– 17:00. Slackline.

 

Agorrilak 27, eguena

– 19:30. Kontzertuak: Johon Breen y La Crisis (19:30) eta Hozten (21:00).

– 00:00. Playback interkonpartsak.

 

Agorrilak 28, barikua

– 16:30. Nerbioi ibaiaren igoera.