(Kataluniar) independentismoaren zaindaria
Irailaren 27an hauteskundeak dituzte Katalunian, gurean askok bertakoak balira legez jarraituko dituenak. Independentzia zaleek zerrenda bateratua egin dute, eta honek badu zaindaria, (Kataluniar) independentismoaren zaindaria, Super Cat!
(Bideoa katalanez dago; ondo ulertzen da)
Prozesu Katalanari umorea falta zitzaiolakoan jaio da Super Cat, eta herritarrak zerrenda bateratua bozka dezatela du helburua.
Superheroiaren lehen kapitulua da “Unitat!”, ikusgai izan duzuena. Astero bat argitaratzeko helburua du, eta geroztik plazaratu ditu beste lau, ahultzen duen elementuari eskainitako “Duranita” tartean.
“Prozesua babesteko jaio da Super Cat”, dio superheroiak hurbileko duen directe.cat agerkari digitalak egin dion elkarrizketan. “Hori bai, beti ere ikuspuntu surrealista eta ironikoarekin. Batzuetan umore burutsua edo fina erabiliz, batzuetan zakarra… eta graziaduna, Super Cat ez baita heroi serios bat”. Horrexek eragin dizkio, paradoxikoki, kritikak, askok taiuz oso superheroi espainola dela diote-eta.
Ondo da, Katalanek badute Super Cat baina… eta euskaldunok?
Nork izan beharko luke Euskal Herria independentearen aldeko superheroia… Graxi Etxebeherek akaso? Zein izen erabili beharko luke, eta nola jantzi, eta… noren aldeko botoa eskatu?
Joe Margaritxon! Ikusita zure orain arteko artikulu asko… Harritzen nau Supercaten bere “butifarrari” eta “bere gauza haundiari” egindako erreferentzia kritikatu ez izana. Heroi maskulinoa, boterea eta arrakasta gizontasunarekin lotzen duena….
Horrelako heroi bat badugu jada, ez? Xabinaitor izan daiteke!
Xabinaitor +1