Bikote bat beren burua hiltzen saiatu da Taj Mahalen
Bikote bat beren burua hiltzen saiatu da Taj Mahalen
Uztailak 17koa da berria. Rajveer Singh eta Shabnam Ali dira Taj Mahalen euren buruaz beste egiten saiatu ziren gazteak. Bikote gaztea larri dago oraindik ospitalean, eta dirudienez euren familiek harremana gaitzestea izan zen saiakeraren arrazoia.
Mutila hindua eta neska musulmana, ezberdintasun erlijiosoak direla medio tragedia. Rajveer-en esanetan familiak konbentzitzeko saiakerak eta beste familiartekoen eta lider espiritualen saiakerak ere ez zuten ezkontza onartzeko balio izan, eta batera egoteko azken bide bezala egin omen zuten. Neskak bere lepoa moztu zuen lehenik eta mutilak gauza bera jarraian.
Taj Mahalen amodio istorio ezberdinek aurrera darraite dirudienez, eta hemen kontatu zen Taj Mahaleko istorioa dela eta inpaktu berezia izan du nigan berriak.
Indiako atrakzio turistiko garrantzitsuena baina zerbait gehiago den monumentu eder honetan, hilezkor bilakatu den amodioaren ikur honek eta berri honek egunerokotasunera ekarri gaituztela iruditu zait bapatean… Taj Mahaleko eta erlijioaren pareta eta hormek hor diraute.
- http://www.europapress.es/pareja-intenta-suicidarse-taj-mahal-debido-rechazo-familias
- http://www.bbc.com/news/world-asia-india
- http://www.dailyoffbeat.com/forbidden-love-taj-mahal-suicide
Bikote bat beren burua hiltzen saiatu da Taj Mahalen