Twitteren iritzia emateko dekalogoa

1- Gertatu den azken trajedia hartu (700 pertsona hil dira Lampedusan)

2- Arrazoiak bilatu (miseria gorria, ekonomi globala…)

3- Errudun bakarra hartu (Estatu Batuak, Europar Batasuna, Kapitalismoa…)

4- Aurreko puntuetako batzuk hartu eta nahastu. Mezua konplexua bada gehiago sinplifikatu (Kapitalismoa + 700 pertsona hil dira)

5- Doinu apokaltiptikoa eman, #JeSuis gehitu eta…

"Kapitalismoa eta bizitza baterazinak dira" (Izquierda Unida)

Esan gabe doa, bakoitzak bere apetara egoki ditzake txioak. Adibidez, Venezuelako enpresariek boikota egin diote bertoko gobernuari eta lehengai eskaxia dago herrian, ba Maduroren gobernuari botako diogu errua, helburua ez baita gertaera konplexueri buruzko iritziak ematea; baizik eta nork bere iritzia ematea bera.

 

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.