Zer gertatu da ETAren gaurko agiriarekin?
Titularra argia zen: “«50 urteko uzta aldaketa sakonak» emateko baliatu behar dela dio ETAk”. Informazio hau irakurri ostean, zenbait komunikabidek bere egin du Berriak argitaratutakoa. El Diario Vascok, esaterako, espreski dio: “En un comunicado íntegramente en euskera publicado en la edición digital del periódico Berria, con motivo de la celebración del ‘Gudari Eguna’…
Izanak izan, “ETAren gaurko agiria” gainerako komunikabideetan ere izan da aintzako hartuta, baina Berriak orain dio, eta azalean, gainera, berak gaur argitaratutakoa ETArena ez baina, “ezker abertzaleak prestatuta zuen ohar bat” zela, Gudari Egunaren karietara egindakoa.
Baina komunikatua edo delakoa irakurrita, besteak beste, zein ezker abertzaleko nork amai dezake bere idatzia “Gora Euskadi Ta Askatasuna!” esanez, ETAkoa izan gabe?
Ulertzen ez dugun zerbait gertatu da gaur. Zuk zeuk ulertzen duzu?
Eta agiria ezker abertzalearena bada, BERRIAren zuzenketak dioen moduan…zergatik GARAk, larunbateko edizioan, ez zuen ezer argitaratu? Arraroa da GARAk ezker abertzalearen agirik ez argitaratzea, ezta? Zerbait argituko al digute GARAtik?…
Gertatutakoa oso aldrebesa da bai.
BERRIAn nahasi eta ETAk bidalitako mezua zela zioen, baina mezuaren bukaeran:
” Gora Euskadi Ta Askatasuna ” azaltzen zen.
Eta hori ezker abertzalearen izenean sinatzea benetan arraroa litzatekeela…
Ea zerbait argitzen diguten egun hauetan bai.
Ondo segi!
Gaur, astelehena eta gertaera baino bi egun beranduago, zerbait kontatzen hasi dira: http://www.diariovasco.com/20090928/politica/hace-publica-crisis-interna-20090928.html
Ni ez naiz fido, ez du zentzurik guzi honek. Kiratsa dario 2 komunikatu hauen kontuari…
Noticias de Gipuzkoak ere gaurko editoriala “nahasketa” horri eskaini dio:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/09/29/opinion/d29opi3.1595695.php
Hara zer dioen Público egunkariak, gaur, urriak 3: “ETA trata de superar su guerra civil.Txeroki y Thierry lideraron dos bandas distintas durante meses”
http://www.publico.es/espana/257511/eta/trata/superar/guerra/civil