Eskola 2.0?

Egin ditut hiru aste eskolan. Klaseak emateaz gain, ordenagailuak txukundu, aurreko ikasturteko zaborra kendu, aprobetxatu daitekeena gorde, aurtengoa nola antolatuko dugun erabaki, ordenatu, martxan jarri… eta horretan nabilelarik, interneten sartzen naizen bakoitzean kof-kof! jarritako lan erritmoa pikutara joaten zait, Hezkuntza Departamentuak Euskaltelekin guretzako kontratatuta daukan mega 68 kbp-etan gelditzen zaigu eta. Beno, batzuetan zortea izaten dugu eta 129 kbp-etara iristen da. Nik nahi nuke ikasleekin web 2.0-ko jarduerak hasi, baina behin sartu naiz guztiekin batera webean eta damututa atera nintzen infogelatik.

Orain pentsatzen ari naiz berrikuntzaren bat sartu ahal izateko horrelako zerbait egiten hasi beharko dudala. Zer iruditzen?

Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude