Angkor… tenplu, harri eta oihanaren zirrara (Kanbodia)

Angkor…  tenplu, harri eta oihanaren zirrara (Kanbodia) –

Angkor... tenplu, harri eta oihanaren zirrara (Kanbodia)

Angkor Wat bisitatu behar duzue aukera baduzue, eta harri eta tenplu zaleak bazarete derrigor. Kanbodiako oihanaren 400 km karratutan dagoen misterioz jositako hiri galdu zirraragarri honetan egindako zenbait argazki, azalpen txiki eta bisitaren traza segidan.

Angkor Kanbodian dago, Siem Reap hiritik gertu, Siem Reap probintzian. 1580 urte inguruan misiolari portugaldarrek dorre erraldoi batzuk aurkitu zituzten, oihanak jandako templu, harri eta hondakinak, eta honela, Manhattan-eko hedadura bikoizten duen hiri boteretsu eta eder hau berreskuratu zen munduarentzat, 1992an UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatua.Angkor09Angkor04Angkor 02

Sanskritozko antzinako hitz bat da Angkor, hiriari erreferentzia egiteko; thom eta wat gaur egungo khemererazko hitzak dira “handia” eta “tenplua”rentzat.

AngKor-en 1.000 tenplutik gora dago, IX. eta XIII. mendeen artean eraikiak, Khemer Inperioaren antzinako hiria, Kanbodiako erresuma munduko zibilizazio boteretsuenetakoa zenean. Khemer inperioak 6 mende baina gehiagoz meneratu zuen asia hegoekialdea, XI. Mendean milioi pertsonatik gora bizi zela bertan uste da.

Bertako ikurra Angkor Wat da, munduko monumentu erlijiosorik handiena. Hinduista lehenengo eta ondoren budista, Suryavarman II Khmer erregeak eraiki zuen XII. mendean tenplu izugarri hau, Kanbodiako sinbolo bilakatua eta milioi bisitari baina gehiago dauzkana urtero.

Pase bat behar da Angkor bisitatzeko, 3 aukera eskaintzen dituzte, egun bateko pasea, hiru egunekoa, eta astebetekoa. Hiru egunekoa aukeratu nuen nik, egun batekoa oso motz geratzen dela esan beharrik ere ez dago, eta bizikleta, motoz eta tuk-tuk-ean egin ohi da. Asiar kulturaren zaleentzat ez ahazteko bisita, turistarentzat ikaragarri gozatzekoa, oihan basatiaren erdian dauden harri eta tenpluen artean arnasten den atmosfera mistikoa zinez berezia eta ziragarria. Mila argazki atera nuela uste dut, eta irrifar tenteltxo hori ez nuela hiru egun eder horietan erantzi…

Angkor Wat, Angkor Thom, Baksei Chamkrong, Banteay Kdei, Banteay Samré, Banteay Srei, Baphuon, eta gozatzeko adina leku eta tenplu kontaezin.

Angkor munduko zazpi mirari berrien artean aukeratua izan ez izana injustizia izan zen askorentzat eta baliteke bai… eu.wikipedia.org/Munduko_Zazpi_Mirari_Berriak

Egon ez bazarete, irudi hauek nonbait ikusi dituzuela irudituko zitzaizuen bat baina gehiagori, eta bai, Lara Croft – Tomb Raider eta Indiana Jones – Temple of Doom filmeetan agertu zen AngKor, In the mood for love, Deux frères film frantsesean eta Iris-2 film Korearrean baita ere besteak beste.

Bisita gomendatuz, gozatu irudi eta bideo sorta…

Angkor Wat bideo sorta:

Angkor Wat-eko sekretuak:

Angkor eraikitzen:

Angkor…  tenplu, harri eta oihanaren zirrara (Kanbodia)

urko zuzeu – urko uranga – zuzeu – Angkor …  tenplu, harri eta oihanaren zirrara (Kanbodia)

Inguruan somatzen zaitut...