Tania De Sousa: “Nire barreneko sentimenduak askatu nahi nituen”

The Dispositives taldeko kide izan zen behinola, baina, famak Fermin Muguruzaren ‘Zuloak’ dokumentala medio egin zion hozka. Gerora, dokumentaletik sortutako izen bereko bandarekin kontzertuz kontzertu aritu ostean, bakarkako ibilbideari ekin dio. “Bere alde onak eta txarrak ditu”, dio De Sousak, eta arrazoirik ez zaio falta. Txanponaren bi aldeak ezagutu behar izan ditu lehen diskotik bertatik. ‘Taniatank’ (2014) lana kaleratu zuen pasa den urtean, eta berau aurkezteko biran murgilduta dabil artista. Gaur Doka aretoan joko du 20:00etatik aurrera eta ZuZeurekin hitzegiteko tartetxo bat topatu du backstagean.


Tania De Sousa

Musikak ba ote du zentzurik atzeko istoriorik gabe?

Hitzak garrantzitsuak dira kantu bat osatzerakoan. Alde batetik, esaldiak ondo sartzeko doinuari erreparatuz. Abestia eta hitzak, batak ezin du bestea gabe izan.

Zuloak bandarekin hasi zinenetik, makina bat istorio biziko zenituen. Kontatu bat.

Gauza asko gertatu ziren bira horretan, baina, harrigarriena adibidez, jendea nola erotzen den Mexikon. Pare bat neska etorri zitzaizkidan, euren bularretan sinatzeko eskatuz. Barregarria izan zen.

“Erreferentziazkoa bihurtu da niretzat Txapek eta Ferminek
lan egiteko duten moldea”


Orain bakarka zabiltza Esker txarrekoa ote barkarlari izatea?

Bere alde onak eta txarrak ditu, denak bezala. Talde bat zuzentzeak erantzunkizun handia dakar eta zenbait arazoen aurrean zaila da asmatzen norabide egokia zein den. Bestaldetik, askatasuna ematen dizu zeure musika sortzeko.

Zer kontatu nahi zenuen disko honekin?

Nire barreneko sentimenduak askatu nahi nituen batik bat, eta lehenengo pertsonan hitz egin eta adierazi. Musikalki gustatzen zaidan musika guztiaren irudikapen bat eman nahi nuen.

Txapekin grabatu duzu, Muguruza ekoizle. Lagun onekin elkartzen zara gero!
Nolakoa izan da halako artistekin elkarlanean aritzea?

Ikasgai bat dudarik gabe. Lan egiteko prozesu oso metodikoa dute, gauzak ahal den heinean profesionalki bideratzea ezinbestekoa da musikaren munduan. Niretzat erreferentziazkoa bihurtu da euren lan egiteko moldea.

Zer egunkari irakurtzen dituzu goizean goizetik?

Kar kar kar! Ez dut egunkaririk irakurtzen, akaso sarean zabaltzen diren artikuluak sareko hedabideetan.

Liburu bat.

Hijos de la Droga

Pelikula bat.

Terminator 2

Azken aldian gehien txunditu zaituen musika taldea.

The War on Drugs

Idolo bat?

Lady Gaga

Bob Dylan ala Leonard Cohen?

Leonard Cohen

Rock-az gozatu eta gozaratzen segi dezazula!!

Eskerrik asko!

Baso ilunetik (bideoklipa)

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Tania De Sousa: “Nire barreneko sentimenduak askatu nahi nituen””-ri buruz

  • Dedio, hau ere kulturako orrialdeetan aterako dute periodikuetan: merkea dago oraintxe. Ze auzolotsa: ez du egunkaririk irakurtzen, Terminator 2 da bere pelikula eta Lady Gaga idoloa. Deszerebratuak boterera!

  • Ba Mikel, niri gustu arruntak iruditu zaizkit. Abeslaria delako gustu “intelektual” cool-ak izan behar ditu? Egunkaririk ez du irakurtzen, eta? Bere adinekoen gehiengoak bezala.